GARA > Idatzia > Kultura

Georges Rouault margolariak gizakiaren arima erakusten digu

Bilboko Arte Eder museoak Georges Rouault (Paris, 1871-1958) margolariaren erakusketa aurkeztu zuen atzo, Pompidou zentrotik Bilbora ekarria. Ehun eta berrogeita hamar lan baino gehiagoren bitartez, irudi erlijiosoak pintatzeagatik ezaguna den artistaren lanak dituen ñabardura anitzak ezagutzera eman eta bere bilakaera artistikoa azaltzea du helburu 2011ko otsailaren 13ra bitarte Bilbon izango den erakusketa zabalak.

p040_f01_199x108.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Georges Rouault margolariaren «Sakratua eta profanoa» erakusketa aurkeztu zuen atzo Arte Eder museoak, Bilbora Parisko Pompidou zentroak ekoitzia heltzen den lehena -etorkizunean gehiago izateko asmoz-.

Fauvismoarekin eta espresionismoarekin lotua, eta Javier Viar museoko zuzendariaren ustez, «korronteetatik at dabilen sortzaile singularra», artista paristarraren atzera begirakoak XX. mendeko artista esanguratsuenetariko bat ezagutzeko aukera ematen du, ikaragarri zabala baita; lau ataletan sailkatutako ehun eta berrogeita hamar margolanetik gora biltzen ditu.

Tartean Rouaultek sortutako maisulanak daude, «L´apprenti» edo «Miserere» grabatu sorta, esaterako, baina ezohiko egiten duena artistak bukatu gabe utzi zituen lanak dira. Rouaulten familiak Estatu frantsesari mila lanetik gora eman zizkion dohaintzan 1963an, tailerrean bukatzeke zituenak asko eta asko -ez omen zuen bertara sartzeko baimenik ematen-; eta horien bitartez sortzailearen bilakaera ezagutzeko aukera izango dugu.

Kristau fede sakona zuen Rouaultek, eta erlijio margoengatik da, batez ere, ezaguna. «Sakratua eta profanoa» erakusketarekin baina, izenak dioen legez, Pompidouko langile eta Bilboko erakusketaren antolatzaile den Angela Lampek gai sakratuen eta profanoen arteko nahasketa estua erakusten du artistaren lanetan. Lamperen ustetan, «Rouaultek giza izaerarekiko zuen interesa, eta giza arimaren duintasuna agertzea helburu»; horretarako «formaren, kolorearen eta harmoniaren» printzipioak gidari zituela.

Artelanak erre

Erakusketaren sarreran, Rouaulten argazki batek ematen digu ongietorria, aurkezpen testuaren ondoan. 1948ko azaroan egindako argazkian, bukatu gabeko lanak erretzen ageri da artista -zuen izaera erakusten duena-.

Eta erakusketaren bereizgarri nagusia Rouaulten bilakaera artistikoa agertzea denez, lau atal nagusitan banatu ditu ikusgai diren margolanak. Lehenengo atala «Zirkua» da. Gai herrikoia, «esperimentazio plastikorako aukera onak ematen zizkiotelako eta giza izatearen alegoria sozial eta espirituala erakusten zutelako» margotu zituen artistak bazterkeriarekin ere lotzen zituen pailazo, akrobata eta parekoak; «kolore fauvistak erabilita eta margo trazu urduriz».

Bigarren batek «Amaitu gabeko lanak» agertzen ditu. Zazpireun bat artelan zituen artistak bukatzeke tailerrean -horietatik 315 erretzea erabaki zuen-, eta beste 72 eskegi dituzte Bilbon. Horietan, «argi ikusten da Rouault inoiz ez zela guztiz gustura gelditzen, eta behin eta berriro bueltatzen zela gai berberetara».

Hirugarren atala «Miserere» grabatu sortak osatzen du, zalantzarik gabe haren lanik ezagunenetarikoa dena. Rouaultek, 1922tik 1948ra, urte luzez landu zuen bere ekoizpenaren zati handi bat ardazten duen sorta. Jatorria bere aitaren heriotzan du, eta giza zoritxarra, sufrimendua ilustratzen dute margo ilunez -gerraren tragedia azaleratzen du bertan-.

Azken atalean, «Lan berantiarrak» eskegi dituzte, 1945 ingurutik aurrera sortuak. Orduan aldatzen du Rouaultek estiloa, eta garrantzi handiagoa ematen hasi materia piktorikoari; olioa mihisearen gainazalean landu eta «kolore epelago eta argitsuagoen bidez intentsitate espresiboa areagotuta». Horiez gain, 1939ko «Kristo zutabeari lotuta» beiratea ere paratu dute Bilbon, beirategile sonatua izan baitzen artista.

Rouault Matisse margolariaren laguna izan zen, «baina mugimendu abangoardistatik at jardun zuen, bere kasa eta fedeak gidatuta. Ez zuen abstrakzioan interesik, eta figurazioari emana zegoen, edozein korrontetik kanpo», Lamperen esanetan.

Con la retrospectiva «Lo sagrado y lo profano», el centro Pompidou acerca a Bilbo la obra de Georges Rouault

La exposición presentada ayer en el Museo Bellas Artes de Bilbo proviene del centro de arte contemporáneo Georges Pompidou de París, uno de los museos más visitados de París y uno de los principales de Europa.

El Pompidou guarda la mayor colección de obras de Rouault, gracias a la donación que la familia del artista realizó al Estado francés en 1963 -más de mil obras, entre ellas las que se encontraban, inacabadas, en su taller-. Decisión tomada, según el presidente de la Fondation Georges Rouault y nieto del artista, Janiere Rouault, presente ayer en Bilbo, «como la mejor forma para que su obra fuera mostrada y conocida».

En la muestra presente en Bilbo, comisariada por Angela Lampe, conservadora del centro parisino, se muestran más de ciento cincuenta obras, entre las que se encuentran 72 inéditas que se guardaban en el taller del artista, que las consideraba inacabadas. Lo que, en palabras de Lampe, «resulta sorprendente, por su nivel de perfección». Son estas obras las que dotan a la muestra de Bilbo de singularidad, al permitir «al espectador la ocasión de adentrarse en el trabajo del artista y de su evolución».

La exposición de Bilbo se divide en cuatro capítulos o temáticas. El primero, titulado «El circo», abarca obras de payasos y acróbatas. El segundo, «Obras inacabadas», pinturas de pequeño formato que muestran, por una parte, «Cuerpos ornamentales», y por otro, «Paisajes». La tercera sección está compuesta por la serie «Miserere», trabajo oscuro realizado para superar la muerte de su padre. Por último, «Obras tardías» recoge las pinturas crepusculares del artista.

Rouault (París, 1871-1958) considerado como uno de los primeros exponentes del fauvismo y del expresionismo, es a menudo considerado como el pintor religioso moderno más importante -devoto cristiano, pintó la Pasión de Cristo...-. También es conocido por sus extraordinarios grabados.

«Lo sagrado y lo profano», constituye la primera colaboración entre el Centro Pompidou y el Museo Bellas Artes de Bilbo. El director del museo bilbaino Javier Viar comunicó que « la colaboración comenzó a fraguarse en conversaciones hace dos años con la intención de continuar en el futuro», aunque de momento no exista nada concreto que se pueda adelantar. GARA

PRESUPUESTO

Eremuak contará para el desarrollo de las propuestas seleccionadas con una dotación máxima de 260.000 euros destinados a sufragar gastos de honorarios, producción y difusión.

«VERSIÓN BETA»

El programa nace como una experiencia cuyo propósito es ser siempre una «versión beta», es decir, una configuración abierta y dinámica que se irá construyendo a medida que se incorporen nuevos contextos, nuevas autorías y nuevas experiencias, junto con las aportaciones de la comisión.

AURRENEKO ALDIA

Artistaren familiak dohaintzan emanak eta Pompidou zentrotik Bilbora ekarriak, «Sakratua eta profanoa» erakusketak Rouaultek bukatzeke utzi zituen lanak jarri ditu ikusgai atal batean, asko eta asko lehen aldiz.

BILAKAERA

Erakusketak Rouaulten 150 lanetik gora erakusten ditu, eta horien bitartez, artistak izan zuen bilakaera. Eta ezaugarri hori dugu, maisulanak agertzeaz gain, Bilboko erakusketa berezi egiten duena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo