GARA > Idatzia > Kultura

Umap.eu atariak Twitterreko euskarazko jarduna jasoko du

GARA | BILBO

Eibarko CodeSyntax enpresa teknologikoak Umap.eu izeneko euskarazko albistegi automatiko bat sortu du. Twitterreko erabiltzaile euskaldunen mezu guztiak batzen ditu Umap-ek; mezu horietatik euskaraz idatzitakoak bereizten ditu, eta mezu horien edukiekin albistegi automatiko bat sortzen du Twitterreko erabiltzaile euskaldunen interesen araberakoa. «Albistegi bat, zeinetan kazetarien ordez robotek egiten duten lan», azaldu zuten sortzaileek.

«Garatzaileen kalkuluen arabera, euskaldunen %95 `fitxatuta' dauzka Umapek; hortaz, Twitterreko euskarazko jardun ia osoa islatzen da denbora errealean. Unean bertan robotek erabakitzen dute mezu bakoitza euskaraz dagoen ala ez», esan zuten.

Oraingoz euskaraz eta katalanez funtzionatzen du, baina beste hizkuntza batzuetara hedatzeko asmoa ere badutela esan zuten garatzaileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo