GARA > Idatzia > Euskal Herria

Biarritz Bestelakoa udal taldeak kantonamenduko hauteskundeetan bere hautagaia aurkeztuko du

GARA | BIARRITZ

Biarritz Bestelakoa (BB) taldeak Maialen Etxeberri zinegotzi abertzalea aurkeztuko du Biarritz mendebaldeko kantonamenduan martxoko hauteskundeetan.

Euskal Herria Bairekin bat egiteko prest izango liratekeen galdetuta, Biarritz Bestelakoa-ko bozeramaile Jakes Abeberrik «aspalditik» hartutako erabakia dela eta Etxeberri lehen ere beren hautagaia izan zela nabarmendu zuen. Hala eta guztiz ere, proposamenak entzuteko «prest» daudela gaineratu zuen, betiere taldeak sortu zenetik dinamika propioa daramala argi utzita.

Didier Borotra (MoDem) auzapeza berriro aurkeztuko ez denez, BBk bere «autonomia berreskuratzeko» eta hurrengo udal bozetarako prestatzeko zuzendaritza berritu du. Biarritz Bestelakoak gobernu hitzarmena izan du Borotrarekin azken legealdietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo