GARA > Idatzia > Euskal Herria

Emakume batek jasandako bortxaketa salatu eta justizia egin dadin eskatu dute

Emakume batek jasandako bortxaketa eta legediaren eraginkortasun eza salatu zituzten atzo ekintza deigarri batekin Gasteizen. Hasiera batean hiru gizon atxilotu bazituzten ere, aske daude jada, paperik ez duen emakumeak hiria utzi duelako kasua ez atzera ez aurrera geratu baita.

p013_f01_111x111.jpg

GARA

Ekimen zirraragarria, zirrara eragiten duen indarkeria kasua salatzeko. Gasteizko Ama Zuriaren plazan atzo eguerdian paseoan zebiltzan herritarrek beltzez jantzita, aurpegietan mozorro zuriak jarrita eta hankak odoleztatuta zituzten hainbat pertsonekin egin zuten topo. Horrela salatu nahi izan zuten joan den urriaren amaieran hiriburuan lan egiten zuen emakume batek jasandako bortxaketa, baita kasuak izan duen ibilbidea ere.

Pasa den hilaren 24an gertatu zen aipatutako erasoa, prostituta gisa lan egiten zuen emakumea hiru gizonek bortxatu zutenean. Estatu espainiarrean legez egoteko paperik izan ez arren, emakumeak Ertzaintzaren polizia etxera jo zuen gertatutakoa salatzera. Jarraian, ustezko hiru erasotzaileak atxilotu zituen Ertzaintzak.

Gertatutakoaren ostean, aldiz, bortxaketa jasan zuen emakumeak Gasteizetik alde egitea erabaki zuen, antza bere legez kanpoko egoeragatik kanporatua izango ote zen beldur. Emakumearen berririk ez dago egun, eta, hori dela eta, hiru atxilotuen aurka abiatutako prozesua ez aurrera ez atzera geratu da. Uneotan, beraz, ustezko hiru bortxatzaileak aske daude.

Erasoa bera salatzearekin batera, bortxaketak epaitzeko egungo legediaren eraginkortasun eza mahaiaren gainean jarri eta kritikatu nahi izan zuten atzo egindako ekintzarekin.

Bortxatzea, «dohain»

Ekimena deitu zuten Arabako Emakumeen Asanbladak eta 7menos20 eta Pikarra elkarteek adierazi zutenez, kasuak agerian uzten du emakumeak bortxatzea «dohain» ateratzen dela.

Ekintzaren antolatzaileek, aldi berean, deialdi berezi bat egin nahi izan zuten bortxatutako emakume honen kasua ahaztu ez dadin eta justizia eskatzeko.

aske

Salaketaren ostean emakumea bortxatzea egotzita Ertzaintzak atxilotu zituen hiru gizonak aske daude dagoeneko.

Detienen a dos hombres acusados de violencia sexista

La Ertzaintza detuvo el sábado a dos hombres acusados de un delito de violencia sexista en las localidades vizcainas de Trapagaran y Ondarroa.

Según informó Interior de Lakua ayer, la agresión acaecida en Trapagaran tuvo lugar hacia las cinco de la madrugada cuando el supuesto agresor agarró del cuello a su pareja y empujó a su hija, dedicándose a «destrozarlo todo». Tras acudir una patrulla al piso, el hombre fue detenido y la mujer atendida en el Hospital de Cruces.

En Ondarroa, un hombre también fue detenido acusado de agredir y amenazar de muerte reiteradamente a su ex pareja y zarandearla. Tras la agresión, la mujer tuvo que se atendida en un centro médico. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo