ACB Liga
Zaplaztekoak jasotzera ohitu da
Baskoniak hondoa jo zuen atzo Sevillan, aurkariek jarritako zailtasunei erantzunik emateko inolako gaitasunik erakutsi gabe.
CAJASOL 91
C. LABORAL BASKONIA 71
Jon ORMAZABAL
Eraso liezaiokeen gaitzik larrienak jo du gaur egungo Baskonia. Bere historian zehar kolpe latzak jasotakoa den arren, orain artean ezer onik izan badu, egoera eta desabantailak irauli eta aurre egiteko gaitasuna izan da. Tamalez, zaplaztekoak jasotzen ohitu dela dirudi, eta, Euroligan Prokomen aurka jasotakoari erantzuteko, beste masaila jartzea besterik ez zitzaion bururatu atzo Cajasolen aurka. Lehen zati negargarriaren ostean, hirugarren laurdenean nolabaiteko iraultza antzeman bazen ere, defentsako errebotean izan zuen hutsuneak, sarriegi errepikatu denak, amore ematera behartu zuen Baskonia.
Garaipen handietan horren erabilia den «Baskonia nortasuna» desagertu dela esatea gehiegizkoa izan daitekeenez, Gasteizko taldea depresioak jota dagoela esan genezake. Betiko oinarriak erabat ahulduta dituela, lehendabiziko zailtasuna agertu orduko, burua makurtzen du eta alarma guztiak jo eta jo ari dira.
Asteazkeneko irudi eskasa hobetzetik oso urrun, Baskoniak oso gaizki hasi zuen partida. Hasierako 7-0eko partziala aski ez eta Stanko Baracek bigarren pertsonala egin zuen minutu eta erdi eskasean eta horrek are eta gehiago okertu zuen egoera.
Gauzak horrela, lehen laurdenaren hasieratik argi ikusi zen Baskoniak burua makurtuta amaituko zuela eta hori gogorra da oso Ivanovicen taldean. Onerako eta txarrerako, Montenegrokoaren bidea oso markatua egoten da eta oraingoz hondoa gertuegi dute.
Erantzunik gabe, salbuespenak salbuespen, taldeak Sevillakoek eskuetan zerabilten txotxongiloa zirudien, azkenaldiko arazoak areagotuz. Huertasek ez zuen taldea zuzentzen asmatu -taldeak 11 baloi galdu zituen atsedenaldirako-, 1x1 defentsetan behin eta berriz galtzaile irten ziren, jokoa kanpotik erabaki nahi izan zuten -atsedenaldian 13 biko jaurtiketa bakarrik zituzten- eta ardura hartu nahi izan zuen Teletovicentzat uztaiak titarea zirudien.
Egoera honetan, normalean erasoan kamuts agertu ohi den Cajasolek 51 puntu egin zizkion atsedenaldiaren aurretik. Erauntsiari Ivanovicek bosteko arraro samarrekin eta arbitroei teknika bat ateraraziz erantzun zien, baina porroterako bidea nabarmena zen.
Oasia desertuan
Ekaitzaren ostean barealdia etorri ohi den bezala, hondoa jo eta gero gora egitea besterik ez da izaten eta Baskoniak hala egin zuen, oso poliki izan bazen ere. Betiko taldearen zantzu apur batzuk agertu eta hamar puntura hurbiltzea lortu zuten arren, ez zuten deus egiterik, aurkariari beren uztaipean laurden batean hamaika errebote hartzen utzi ondoren. Baracen falta pertsonalek min handia egin zioten taldeari, baina uztai azpikoa denboran gehiegi luzatzen ari den arazoa da.
Inork zalantzaren bat izan bazezakeen, Haislip eta Teletovicekin jokatzea ez da inondik inora bideragarria, baina Ivanovicek minutu gehiegitan jardun zuen horrela, nahiz eta Joan Plazarenek egindako sarraskia ikaragarria izan. Kerejetari nolabaiteko mezua eman nahi izango balio bezala, egoera guztiz etsigarria zenean baino ez zuen Musli gaztea kantxaratu.
Partidako azken minutuetan izan zen hori, eta gazteak ez zuen ordura arteko desastrea inondik inora konpontzerik izan, ordurako egindako kaltea konponezina zen eta.
Gaitzak bat baino gehiago izan baziren ere, hirugarren laurdenean izandako hobekuntza hankaz gora bota zuen errebotean izan zuten zuloak. Hamar minutu hauetan 11 jaso zituzten andaluziarrek erasoan.
Beste guztiak bezala, kapitaina ere bolada txarrean da, batez ere puntuak egiteko orduan zailtasun handiak ditu-eta. Hori bai, inoiz ez du burua ezkutatzen.
A Dusko Ivanovic no le quedó otra ayer que reconocer que la de Sevilla había sido, por el fondo y la forma, la peor derrota de lo que llevamos de temporada. Eso sí, y con miras al partido del jueves contra el Khimki en Euroliga, parece haber recuperado la confianza en algunos. «Seguramente es el peor momento de juego de la temporada y además en un momento que es muy importante. Pero creo que tengo algunos jugadores que son capaces de jugar el próximo partido como debemos jugar. Hay que ver si somos o no somos, quién vale para esto y quien no, no hay mucha filosofía».
En cuanto al partido de ayer, el montenegrino reconoció que el Cajasol de Joan Plaza fue claro merecedor del triunfo, por lo que no le quedó otra que felicitarle. «Cajasol ha jugado mucho mejor, más tenso, muy bien en su presión defensiva y muy bien en el rebote ofensivo, dos aspectos que nosotros no hemos tenido. Pero más que otra cosa es que no hemos tenido espíritu de equipo en ningún momento. Recuperamos en el comienzo del tercer cuarto pero nada», declaró el técnico azulgrana.
El entrenador baskonista descartó que la derrota se debiera a que sus jugadores tengan la mente en el transcendental partido de Euroliga entre semana. «Creo que nuestra salida fue muy fría, perdimos algunos balones, cogieron ventaja y es muy difícil jugar después de estar diez por debajo. Mucho más con esos problemas que tenemos en el rebote defensivo. Sobre este último apartado agregó que «no es el primer partido que perdemos por esto. Es algo que estamos haciendo muy mal y es una cuestión de querer». GARA