Kultura

«Non hago» kantatu zion herriak Xabier Leteri azken agurra emateko

«Adiskide bat bazen / orotan bihotz bera / poesiaren hegoek / sentimenduzko bertsoek / hantz aldatzen zutena. Plazetako kantari / bakardadez josia / hitz-eldioa iruten / bere barnean irauten / oinaz ez ikasia, ikasia. Non hago, zer larretan / ur-epeleko hartzaia / mendi hegaletan gora / horoitzapenen gerora / ihesetan joan hintzana». Xabier Leteren abesti ezagunenetarikoa bilakatu da «Xalbadorren heriotzean» eta hori erabili zuten hura omentzeko.



Kultura

Jose Angel Irigaray: «Abenduak elur zuri eta gaizto bat dakar»

Kultura munduak erreferente bat galdu zuen larunbatean, «aitzindari bat». Hala, Durangoko Azokaren hasiera ilundu egin zen. Abenduan zendu da Xabier Lete, eta Jose Angel Irigarayk hura omentzeko esan zuenez, Lourdes Iriondo eta Mikel Laboa ere abenduak eraman zituen. Miren Agur Meabek, Karmele Jaiok edota Juan Mari Irigoienek bere ekarpen luze eta oparoa goraipatu nahi izan zuten eta baita herriak oroitzapenean mantentzeak duen garrantzia ere.


Kultura

Literatura eta musika, euskararen eta kurdueraren arteko zubia eraikitzeko

Kurdistandik Durangora. Bidaia luzea eta neketsua izan zen, baina merezi zuela adierazi zuten atzo Azokan parte hartu zuten kurduek. Irakasleak, musikariak eta idazleak bertaratu ziren euren kulturaz, hezkuntzaz eta politikaz hitz egitera. Euskara bezala, beraiena ere erasotako hizkuntza dela salatu zuten, baina gogoz ekinez, etorkizunari begira itxaropentsu agertu ziren.


Kultura

Ken zazpi plateruenako azokan, edo tximeletak nerabeen sabeletan

Hotz abiatu zen herenegun Durangoko Azoka, eta atzo berotzen hasi, Landakoz gain, Ahotsenea eta Haur Txokoa martxan jartzearekin bat. Bada baina beste Azoka bat, Landakok ateak itxi orduko, Durangon piztu eta Plateruenako zuzenekoetan eta Goienkaleko poteoan su hartzen duena.




Kultura

Herren eginagatik, bi hankak BECen ditu Beñat Ugartetxeak

Beñat Ugartetxea mallabiarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako zuzeneko txartela eskuratu zuen atzo, Gernikan jokatu zen azken finalaurrekoan. Bera izango da atzoko saiotik abenduaren 18an Barakaldoko BECen izango den bertsolari bakarra, gainerako guztiak puntuen araberako sailkapenean, kanpoan geratu baitziren.