GARA > Idatzia > Kultura

HITZORDUAK

Sare sozialak eta komunitateak, jaun eta jabe gaurko ekitaldietan

Azoka era guztietako aldarrikapen, protesta eta, zergatik ez, festen kokaleku izaten da urtero. Plateruena kanpoaldean independentziaren aldeko lip dub-a filmatzeko deialdia izateaz aparte (13.00etan), kafe antzoki barruan Zu-Zeu web orrialdeko komunitatekoek festa prestatu dute (18.00etan). Arrazoia, paperezko lehen «Zu Zeu» aldizkaria argitaratu dutela. Aitzakia, Iñaki Perurena omendu nahi dutela. Zu Zeuk berak webgunean telebista kate batek Leitzako harri-jasotzaileari egin zion elkarrizketa surrealista jarri zuenetik milaka sarrera izan ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo