Berezkoak
Kurutxarik eta Ezkurrak ez dute beste ezusterik nahi
Ezuste handiekin abiatu da aurtengo Superprestigioa, inork ez baitzuen uste Bonebeltxek Ozafrain kanpoan utziko zuenik. Jannotsek Hegiabehere menderatzea ere ez zen ezusteko txikia izan. Beraz, final-zortzirenak amaitzeko falta diren bi neurketetan bai Kurutxarik, baita Ezkurrak ere, atzean utzi nahi dituzte hasierako ezusteak. Bi kanporaketak gaur jokatuko dira Donibane Garazin, 16.00etatik aurrera.