GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Wikileaks-en paperek argi erakusten dute Rubalcabaren esku hartzea De Juana auzian

Wikileaks-en esku dauden paperetatik Madrilen kokatutakoen berri ezagutu ahala, euskal auziari buruzko informazioa aterako zela jakina zen. Era berean, Euskal Herrian bederen, jakina zen paper horietan espainiar Gobernuaren eta bereziki bere Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabaren jokabidea agerian geratuko zela. Hala izan da, Rubalcabak estatubatuar enbaxadoreari egindako adierazpenetan Iñaki De Juanaren espetxeratzea luzatzea bultzatu zutela onartzen baitu, horretarako oinarrik gabeko delitu berriak eraikiz. De Juanak kondena bete zuen unean, 2005ean, Gobernua euskal herritarra askatzeko prest ez zegoela-eta hartu zuten erabakia. Gero, gertatutakoa ikusi ondoren, ordea, hartutako erabakiaz damutua zela adierazi zion Rubalcabak estatubatuar ordezkariari, azken honek Washingtonera bidalitako paperetan irakur daitekeenez. Filtrazio honen alderdirik eskandalagarriena espainiar mandatariek hainbeste goratzen duten zuzenbide estatuari dioten errespetu eskasa da. Bestetik, filtrazioaren irakaspena damu horretan dago. Iradokizun bat: aurrerantzean hartzen dituzten erabakiak neur ditzatela orain, garaiz daudenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo