Kontseilua
Hezkuntzan euskarak duen presentzia aztertuko dute
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok hezkuntza arloari buruzko jardunaldia aurkeztu zuen atzo Donostian. Topaketak «Euskara biziago ikastetxeetan, hizkuntza-normalizaziorako proiektuen bidez» du izena, eta Miramar jauregian izango da abenduaren 17an, 9.15etik aurrera.