GARA > Idatzia > Ekonomia

Ikeak Baionan saltokia eraiki ahal izateko, arauak betetzea exijitu du MCVk

A.M. |

Mougerre Cadre de Vie (MCV) elkarteak, Ikea altzari multinazionalari Ametzondo eremuan saltokia eraikitzeko baimena eman baino lehen, proiektuak lege eta arau guztiak bete ditzan exijitu du.

Uholde arrisku handiko eremu hori eraikigarri izendatzeko azterketak ez direla amaitu gogorarazi du. Hain zuzen, iazko irailetik aurtengo ekainera urak hirutan hartu duen gune horren inguruan, hainbat alegazio egin dira, baina prefetak ez du oraindik erabakirik hartu.

Bestalde, saltokiak eragingo duen trafikoaren emendatzeak (3.400 ibilgailu orduko, larunbatetan) kutsadura areagotu eta auzotarren segurtasuna arriskuan jarriko duela dio MCVk. Horrenbestez, baimena eman aurretik «zentzuz» joka dezaten eskatu die hautetsiei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo