GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ontzia haitzetatik ateratzea bezain ikusgarria, malkarreko txikizioa

tzo atera zuten «Motxo» haitzetatik. Lanek utzitako paisaia ikusita, ordea, ezin- bestekoa zen galdetzea lehorrean ontziak itsasoan eragingo lukeena baino kalte larriagoa egin ez den. AAralarrek eta ezker abertzaleak Pasaiko Portu Agintaritzak aurkeztutako Azpiegituren Plan Zuzentzailearen eta Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenaren kontrako alegazioak aurkeztu dituzte.

p012_f03783.jpg

Aitzakia bat edo bestea delako, azkenean hilabete beranduago iritsi da «Motxo», Bermeoko arrantza-ontzia, Zumaia eta Deba arteko Elorriaga auzoko itsaslabarretik ¯Baratzazarretik¯ ateratzeko eguna. Hondoa jo zuen egunetan ateratzeko egindako saiakerek kale egin ondoren, ontzia lehorreratzeko hainbat ideia ibili dituzte esku artean; azkenean, garabiz lehorrera eraman eta gero zatikatzea erabaki zuten.

13.15. Dozenaka begi adi-adi harraldera begira. Goiz ia osoa prestatze lanetan eman ondoren, eguerdiko ordu bata pasata hasi ziren langileak garabi erraldoiarekin itsasontzia altxatzen. Azken orduko arazoengatik uste baino beranduago izan bazen ere, jende ugarik pazientziaz itxaron zuen «ikuskizun» haren lekuko izateko aukera.

Lehenago Langosteirako ( Coruña) kanpo portuan edo 2005ean suak kiskali zuen Madrilgo Windsor eraikina eraisteko lanetan erabilitako garabia zen Baratzazarrera Gruas Usabiagak eraman zuena. Labarretik hogei bat metrora zegoen ontzia eta garabia jarri zen lekuaren mailatik 50 bat metro beherago. Beraz, itsasontzia 60 metroko garaierara igo behar izan zuten eta, horren ondoren, espresuki horretarako egindako zabalgune batean utzi. Lehen saio batean lehorrera igo zuten ontzia, arratsaldean zabalgunera mugitu eta zatikatze lanak egiteko moduan kokatu zuten.

Garabiak 200 tona inguru altxatzeko gaitasuna zuen eta Gruas Usabiagakoek bazekiten ez zela lan erraza izango maniobra egitea. Behin altxa zutenean ohartu ziren, barkuak 120 tonaren ordez ¯agirietan agertzen den bezala¯, 180tik gora pisatzen zituela. Datozen egunetarako lana izango da «Motxo» zatikatu eta pieza bakoitza tratatzeko behar den lekura eramatea. Aurreikuspenen arabera, pare bat aste beharko dituzte horretarako eta garabia desmuntatu zein erretiratzearekin lanak urte amaierarako amaitzea espero dute.

Inguruetako txikizioa

Azaroaren 4an arrantza-ontzia hondoa jota geratu zenetik, Debako eta Zumaiako udalak zein herritarrak kezkatuta agertu dira ontziak ingurumenean izan zezakeen eraginagatik. Atzo bertan, Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalaga pozik agertu zen itsasontzia erretiratzeko lehen pausoa eman dutelako, baina, arduratuta zegoen, aldi berean, ontziak harkaitzetan egin zezakeen kalteagatik.

Atzo goizean, garabiarekin lanean hasterako atera zituzten barkutik material kutsakorrak: ontziaren bodegetan zegoen ura, motorreko olioak zein beste likido kutsakor batzuk. Hilabetez, marea beheran zenean bertaraino iristeko moduan egon ondoren, ulertezina suertatu zaio bati baino gehiagori lan hori lehenago ez egin izana. Eguzki ekologista taldeak salatu zuenez, denbora horretan begibistan izan dira ontziak galdutako plastikozko kaxak, arrantzaleen jantziak edota lanabesak ere.

Bizilagunen kexa eta ezinegona sortu du ontzia ateratzeko aukeratu duten moduak. Arrantza-ontziaren jabea, aseguru etxea, Zumaiako eta Debako udalak, Lakuako Ingurumen Saila, Gipuzkoako Aldundia eta Kostako Zuzendaritza Nagusia arduratu ziren ontziarekin zer egin erabakitzeaz. Aseguru etxeak itsasontzia harraldean bertan zatikatzea proposatu zuen, eta gero zati guztiak kable eta polea bidez lehorrera eramatea. Lan horiek egiteko bi hilabete beharko ziren, eta Kostako Zuzendaritzari denbora tarte handiegia iruditu zitzaion. Gauzak horrela, Aldundiak jarri zuen mahai gainean Gruas Usabiagarekin lan egiteko aukera eta hala erabaki zuten. Lanak egiteko 225.000 euroko aurrekontua aurkeztu zuen enpresak.

Garabi erraldoia itsasondoraino jaisteko ia bi kilometro luzeko malkarreko bideari, hiru metroko zabalera eman behar izan diote, eta seikoa gune batzuetan. Behealdean, berriz, ontzia zatikatzeko futbol-zelai baten neurriko zabalgunea ireki dute. Hori guztia babestua behar lukeen itsas biotopoa den ingurunean.

Garabia behean muntatu zuten aurreko egunetan, kamioiz zatiak jaisteko zailtasun ugari izan ondoren, zabaldutako bidea «lokatzezko autopista» bihurtu baitzitzaien. Egokitze lanez gain, Eguzkik ohartarazi du lanak amaitutakoan are okerrago gera litekeela ingurua. Lanean aritu diren enpresek lehengo egoeran utziko dutela hitz eman dute. Ekologistek gogorarazi zuten, gainera, ez dela zabaldu «kaxa urdina»k jasotzen zuena. Horrela, ontziak babestutako inguruan zer egiten zuen zalantzan jarri zuten, arrantzan ariko zelakoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo