GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

ERAKUSKETA

Iruñeko egutegia egiteko lehiaketako argazki onenak ikusgai izango dira

Iruñeko egutegia egiteko antolatutako lehiaketara aurkeztutako irudi onenak Condestable civivox-en izango dira ikusgai abenduaren 31ra arte. Lehiaketako irabazleenak eta finalistenak erakutsiko dira. Guztira Iruñea erakusten duten 59 argazki bildu dira, hiritarrek bidalitako 2.025 irudien artean. Datorren urteko egutegirako prozesu berbera erabiliko du Udalak. Hala, argazkiek Iruñea erakutsi beharko dute eta ezingo dira aurretik kaleratutakoak izan. Lehiakide bakoitzak hiru argazki bidali ahal izango ditu hilabete bakoitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo