GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

FINAL DEL CUATRO Y MEDIO

Boxeo borrokaldi bat pilota partida bilakatu zen eguna

Pilota partida bateko finalera ala boxeo borrokaldi batera etorri al gara? Kirol profesionalak jasan duen aldaketaren isla, pilota aurkezpenek ere aldakuntza sakonak jasan dituzte azkenaldian. Eta nabaria izan zen atzokoan Atano III.ean. Giroak, aldiz, behetik gora egin zuen, kantxan zegoen tentsioak bezalaxe.

p004_f01_148x112.jpg

I. CARRILLO I

Arratsalde polita egiten zuen atzokoan Donostian. Tenperatura ederra eta zerua garbi-garbi. Hiriko kaleetan ez zen jende gehiegi ikusten. Agian igandea zelako, edo agian erreferentzia beste puntu batean zegoelako. Kontuak kontu, Anoeta ingurura hurbiltzerakoan, giroa berotzen hasita zegoen. Bertan ez zegoen Realaren partidarik. Ez. Futbolaz gain, beste kirol batzuk ere badaudela aldarrikatzera joan ziren bertaraino atzokoan pilotazale asko. Eta hara! Noizean behin, Atano III.an ere jendea biltzen dela frogatu zuten.

Bertan entzun zitezkeen, pilotalekura sartu baino lehen, jarraitzaileen azken eztabaidak, elkarrizketak eta adar jotzeak. Aldarrikapenerako tokia ere bazegoen sarreran. Egin Dezagun Urratsa ekimenak datorren urtarrilaren 8rako antolatu duen manifestaldi nazionalerako deialdia gogoratu zuen pankarta baten bidez. Kantxa barruan protagonistak izango ziren bi pilotariek, egina zuten ordurako euren urratsa.

Behin pilotaleku barruan, denetik ikus zitekeen: «Aupa Barriola. Abel Txapeldun» pankarta, aulkiak bilatzen ari ziren zaleak, kamisetan «Sagastume II.a» idatzita zuen haur gazte bat bere pilotarekin jokatzen...

Hainbesteko oihartzuna duen ekitaldi paregabean, ezin zen, noski, jende ospetsua ere falta. Atano III.ean ziren, besteak beste, Mikel Unanue, Inaxio Errandonea eta Miguel Gallastegi pilotari ohiak. Oraindik kantxetan ikus daitezkeen Mikel Beroiz, Alexis Apraiz eta Pedro Martinez de Eulate ere bertan ziren.

Hori bai, Atano III.era hurbildutako pertsonai ezagun denak ez ziren pilotaren mundukoak. Hala, bertan izan ziren ere Martin Berasategi sukaldaria, Imanol Agirretxe Realeko jokalaria, Patxi Mutiloa Lakuako Kirol zuzendaria edota Jon Lasa Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia.

Aurkezpen deigarria

Behin ikusle guztiak euren aulkietan goxo-goxo zeudela, ahots misteriotsu batek aurkezpena egin zuen. Besteak beste, honako esaldi deigarria bota zuen: «Ikuskizuna hastear dago». Irujo eta Barriola kantxara abiatu ziren aurkezpena egitera. Orduan, ahotsak berriz txanda hartu eta bi pilotariak aurkeztu zituen: «Zuen eskuinean, kamiseta gorriarekin, Juan Martinez de Irujo. Eta, beste aldean, urdinarekin, Abel Barriola».

Biek ikusleak agurtu zituzten, giroa kez estaltzen hasten zen bitartean. Protagonistak borrokan beharrean pilota astintzen hasi zirenean, zaleak berehala konturatu ziren pilota partida bat zela eta ez boxeo borrokaldi bat. Hortik aurrera, gogoz animatu zituzten bi pilotariak. Final batean puru eder batez gozatzeko azken aukera ere izan al zuten?

Imanol CARRILLO

«Podía haber sido el mejor partido de la historia»

Con la misma sonrisa de las últimas fechas y con el típico «la he vendido ya» -refiriéndose a la txapela- apareció Juan Martínez de Irujo en rueda de prensa. El delantero de Ibero confesó que «si os digo la verdad, del partido poco me acuerdo, o nada».

Respecto al encuentro, reconoció que «los dos hemos jugado bien. Ha sido un partido de velocidad. Ha sido un partido bueno. Con el ritmo que hemos puesto Abel y yo, si no cometemos errores, hubiera sido el mejor partido de la historia».

Síntoma de su hambre de títulos y txapelas, el navarro recalcó que «hasta que no llego a 22 no me relajo ni un pelo». El resultado ahí está.

No obstante, a pesar de ser todo un experimentado en esto de las finales, Irujo afirmó que «la experiencia no me vale de nada», ya que pasó nervios los días previos a la gran final.

«No creo en la suerte, gana el que ha jugado mejor»

Triste por dentro, pero con la cabeza bien alta, apareció Abel Barriola, quien reconoció que «yo no creo en la suerte. Creo que gana el que ha jugado mejor, él ha sido superior y punto».

Tampoco se quiso olvidar de los malos momentos que ha tenido que superar: «Lo seguiré dando todo. Lo voy a intentar hasta el final. Estoy ahí. Sé de dónde vengo, lo tengo muy claro. Las he pasado muy putas, pero muy putas, y la gente de alrededor lo sabe. Estoy en una final y tampoco quiero ser egoísta. Me voy con un gusto amargo, pero también me voy satisfecho con el campeonato que he hecho. Con la pena de no poder brindar una txapela a toda la gente que me han dado su cariño».

Sabedor de lo imprevisible que es Irujo, probó otro tipo de saque porque «no me quiero quedar con la duda de si hubiese sacado de aquí o si lo hubiese hecho de allá». I.C.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo