GARA > Idatzia > Euskal Herria

Durangalde berri baterako alternatiba egingarriak lantzen ari dira

GARA |

«Durangaldea maite dugulako» kanpainaren bitartez, Lakuako Gobernuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Lurralde Zatikako Planaren (LZP) bidez «inposatu nahi duten eskualdearen eredu kezkagarria» agerian utzi dute azken hilabeteotan. Atzo, Izurtzan egindako agerraldi batean, kanpainaren baitan lurralde antolamendua arloka aztertzen ari direla gogorarazi zuten, «Durangalde berri baterako irizpideak eta lehentasunak mahaigaineratuz eta alternatiba egingarriak proposatuz».

Horiek horrela, datozen asteotan etxebizitza eta jarduera ekonomikoetarako politiken inguruko hausnarketa eta eredu alternatiboa plazaratuko dutela azaldu zuten. Aurrerantzean ere kanpainaren ardatz izan diren kaleko ekimenak egiten jarraituko dutela esanez amaituz zuten agerraldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo