GARA > Idatzia > Kirolak> Real Sociedad

Camp Nouko porrotaren ajeak

«Sekula ez dut horrelako ezintasunik sentitu»

Valentziaren aurka aukera gehiago izango dituztela uste du Mikel Aranburuk.

p034_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Inoiz ez da gustukoa 5-0eko emaitzarekin galtzea, baina, egia esan, Bartzelonan igandean jasotako belarrondokoa nolabaiteko normaltasunez jaso dute Realeko jokalariek. Guardiolaren taldeak egun duen maila ikusita, cule-ek beste galaxia bateko taldea dirudite eta Mikel Aranburu kapitainak oso era grafikoan laburbildu zuen igandean Camp Nou futbol zelaian bizi izan zutena. «Bartzelonak nahi zuena egin zuenaren sentsazioa izan genuen. Egia esan, jokatu ditudan urte hauetan guztietan ez dut sekula futbol zelai batean horrelako ezintasunik sentitu», onartu zuen.

«Bi garaipenen ondoren joan ginen Camp Noura, eta, tira, Bartzelonakoa pasa da jada. Egia esan ez da gustagarria halako emaitza batekin itzultzea eta ia partida osoan baloia usaindu ere egin gabe izatea, baina gaur egun gu baino hobeak direla onartu beharra dago. Nahiz eta saiatu, ez ginen beraiei minik egiteko gai izan. Ahalik eta azkarren ahaztu beharreko partida da. Momentu honetan ez dago Bartzelonaren pare dagoen talderik munduan eta gu geu ere ez ginen egon», laburbildu zuen erdilariak.

Raul Tamudo aurrelariak ere bat egin zuen azpeitiarraren iritziarekin, eta ez du inondik inora uste partida galdutzat emanda irten zirenik zelaira. «Ez dut uste inor partida galdutzat emanda zelairatu zenik. Kontua aurrean sekulako mailan dagoen talde bat izan genuela da. Realak ahal zuena egin zuen, baina, uneotan, munduko onenak dira; ni behintzat halako mailan jokatzen duen talderik ikusi gabea nintzen. Oso zaila da Camp Noura joan eta emaitza on bat lortzea».

«Nik uste dut taldea oso ondo irten zela; aldagelan jendea oso jarrita zegoen. Aldiz, horrelako zelai batean horren goiz gol bat jasotzen baduzu, zalantzak sortzen zaizkizu. Baina ez dago inondik inora talde honekin zalantzak izaterik. Lehen egunetik erakutsi du lehen minututik azkenera borrokatzen dela», azaldu zuen aurrelari kataluniarrak.

Zorionez, lau egunen bueltan, arantza kentzeko aukera eskainiko du egutegiak: larunbatean Valentziaren aurka. Unai Emery hondarribiarrak zuzendutakoa aurkari gogorra den arren, Aranbururentzat askoz errazagoa da uneotan valentziarrak menderatzea Bartzelona baino. «Horrek ez du esan nahi partida irabaziko dugunik edota irabaztea kostako ez zaigunik, baina uneotan Bartzelonaren mailan ez dago inor. Valentziaren aurka zerbait lortzeko aukera dezente gehiago izango ditugu», nabarmendu zuen Mikel Aranburuk.

Anoeta gustuko duen taldea

Villa eta Silva galdu dituenetik Unai Emeryren taldeak ez dirudi hain arriskutsua, baina, egia esan, historikoki Anoeta gustuko futbol zelaia izan da Valentziarentzat. Azken hamabost urteotan, adibidez, behin baino ez du galdu talde valentziarrak Gipuzkoako hiriburuan.

Azken urteetan bederatzi alditan jokatu dute bi taldeek Donostian elkarren aurka, eta etxekoen garaipen bakarra 2001-2002 denboraldian heldu zen. Gainerako guztiak berdinketak edo porrotak izan dira. Mingarrienen artean, 2002-2003 denboraldia amaitzeko hiru partidaren faltan Valentziak lortutako berdinketa, txapelketa irabazteko lehian min handia egin baitzion emaitza horrek Realari.

Dena den, datu oso bitxi bat ere uzten digu historiak: Valentzia da ligaren historian Donostian gol gehien jaso duen laugarren taldea, 98 orotara. Egin ere dezente egin ditu: 55.

Bravo, Carlos Martínez y Xabi Prieto, tocados

Además de la derrota, el partido de Barcelona ha dejado diferentes secuelas físicas en Claudio Bravo, Carlos Martínez y Xabi Prieto, aunque, a priori, ninguna de ellas parece importante. El portero chileno sufre un leve esguince de tobillo que no debería impedir su alineación el sábado si evoluciona conforme a lo previsto.

Xabi Prieto y Carlos Martínez, dos de los fijos en el once titular, tienen sendas sobrecargas musculares que deberían de remitir con el paso de los días, aunque hay que recordar que los donostiarras tienen una fecha menos de preparación del choque ante el Valencia porque se disputa dentro de tres días.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo