kutxak
BBKren eta Vitalen «fusio hotzaren» harira, zuhurtziaz jokatuko duela dio Lakuak
Lakuako Gobernuaren arabera, BBKren eta Vital Kutxaren «fusio hotzeko» operazioaren inguruan, kutxetako arduradunek hartu behar dituzte dagozkien erabakiak, eta «Gobernuak zuhurtziaz jokatuko du». Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusia euskal kutxen «fusio beroaren» alde agertu zen, hau da, bat egitea «ondorio guztiekin». Agirreren iritziz, batzuek orain arteko porrotak ospatu dituzte, «eta orain, Espainiako Bankuak limurturik edo sektorearen eskaerak liluraturik, San Pablo bezala, zalditik erori eta argia ikusi dute», adierazi zuen. Confebasken arabera, «fusio hotzarena» aukera ona da eta bi kutxak «kiderik onenak» dira. Joseba Egibar GBBko buruaren ustez, «errealitatea baino, egunkarietarako albistea da» eta EAJk «zorroztasunez» aztertuko duela esan zuen.