GARA > Idatzia > Kultura

KRONIKA | NAZIONALISMOA XXI. MENDEAN MASTERRA

Hizkuntza eta hezkuntza, iragana eta geroa, aztergai EHUn

HUk Nazionalismoa XXI. mendean izeneko masterra sortu du aurten, eta modu horretan gaia unibertsitate esparruko ikasketetara eraman, lehenengoz. E

p043_f01_199x128.jpg

Aipatu masterrak mahai-inguru irekia antolatu zuen atzo -egiten duten bigarrena-, eta euskara hutsean hizkuntza eta hezkuntza ahotan hartu, Fito Rodriguez eta Koldo Izagirre hizlari zirela eta Ander Iturriotz, EIE Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, gidari. Gasteiztarrak «Nacionalismo y educación» saiakera argitaratu berri du Delta etxean, eta pasaitarrak «Autopsiarako frogak» saiakera Susa argitaletxean, Durangoko Azokan bero-bero saldu dena.

Euskal eskola

Bere aldetik, Rodriguezek bere saiakerako ildo nagusiak azaldu zituen, hizkuntzatik hezkuntzara salto eginda.

Irakaslearen esanetan, hizkuntza politika hezkuntza politika da, eta azken hau nazio politika -kolonizatzaileek koloni- zatuei eta normalizatuek gutxienekoei ezarria-. Beraz, nazioak eskola sortzen du eta hezkuntza tresna moderno gisa erabili, bere neurriko gizakiak sortzeko.

Kontua da, Rodriguezen iritziz, ikuspuntu moderno hau krisian dagoela egun, eta gizarte ereduaren krisialdiak ezaguera berri bat dakarrela.

Bide horretatik, hizkuntza arloan bezala, hezkuntzan ere «autodeterminazioa behar dugu -adierazi zuen maisuak- Espainia eta Frantziak sistematikoki ukatutako aukera baliatzeko», eta desobedientzia zibilaren bidez euskal eskolaren bidetik jotzeko, «ezinbestekoa, euskal kulturaren bizirauteko».

Behin mahaian ziren gizon jantzien jarduna bukatuta, galderak bota eta eztabaidarako tartetxo bat ireki zen, bertan ziren hogeitaka entzulek -tartean unibertsitateko lauzpabost irakasle ezagun- eztabaidarako baliatu zutena. Izagi- rreren eta Rodriguezen esanak oinarritzat hartu zituzten eztabaida interesgarrian, iragana ezagutu ostean «etorkizunean zer?» galdera norbere buruari egin eta erantzuteko asmoz. Gai ugari ukitu ziren orduan, Estatu espainol eta frantseseko eskolen aurrean eman beharreko erantzunaren bila, hausnarketarako utzita.

Anartz BILBAO

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo