GARA > Idatzia > Euskal Herria

ANALISIA Ainhoa Arrozpide Gipuzkoa Zero Zaborreko kidea

Porrota izango den hondakinen bilketa sustatzen du Aldundiak

Ainhoa Arrozpide Gipuzkoa Zero Zaborreko kidea

Gipuzkoako Aldundiak badaki zenbat hondakin organi- ko biltzen den espaloiko edukiontzi marroiaren bidez. Duela bi urte egindako esperientzia pilotuan, urtebeteren buruan, parte-hartzeak ez zuen %14 gainditu. Baina hori bazekiten lehendik ere, PIGRUG 2002-2016 dokumentua landu zutenean, Aldundiak berak, dokumentu horretako 109/110 orrialdean jasota dauka Italian ordurako abian zegoen atez ateko bilketaren arteko alderaketa. Hor bertan jasota dago espaloiko bilketa bidez inoiz ez dela %25eko parte-hartzea gainditzen. Beraz, Aldundia, jakinaren gainean, porrot egingo duen bilketa sustatzen ari da. Aldi berean, organiko guztia jasotzeko gaitasuna erakutsi duen atez ateko bilketa baztertu, diru laguntzarik eman ez, eta mediatikoki jipoitzen du.

Birziklatu eta berrerabili ezin den ezer ez dela erraustuko esaten ari da Aldundia. Gezurra. Zer egingo du espaloiko edukiontzira gaika bereizita eramaten ez dituzten herritarren hondakin organikoekin? Lehortu eta erre. Alegia, 2016an Gipuzkoako etxeko hondakinetatik 167.000 tona erretzea aurreikusi du, hauetatik 67.000 tona organikoak (%40). Beste %45, papera, kartoia, ontziak, plastikoa, egurra eta birziklagarria den materiala da. Errauste planta auzitan jarriko ez duen kopurua da Aldundiak gaika bildu nahi duena?

Itxurak egiten jarraitzen du Aldundiak. Bitartean, 2009rako abian egon behar zuten Goierriko eta Donostialdeko konpostatze plantak, geldirik, Usurbilek egiteko asmoa zuena auzibidetik geldituta, eta hori bai, arazoaren konponbiderako norabidean abian jarri diren Usurbil, Hernani eta Oiartzungo atez ateko bilketak errespetatu eta lagundu ordez, trabatzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo