GARA > Idatzia > Kultura

Kresalaren «Sehaska» ikuskizunaren azken emanaldia Antzoki Zaharrean izango da

“Sehaska” ikuskizunean, edukitzeak sortzen duen plazera eta gabeziak sortutako egonezina lotzen dira. Bertan garai errenazentista eta barrokotik hasi eta aro garaikidearen jaiotza arteko dantzak nahasten dira. Hala, sortutako koreografia ezberdinak bi lerro nagusitan bana daitezke. Alde batetik, taldean egindako dantzak, talde baten kide izateak sotutako emoziotik sortutakoak. Eta bestetik, emakume batek bakarka egingo dituen lau dantzek iradokitzen duten gabezia. Gainera, azken hauek Amaia Zubiriak kantatutako abestiekin dantzatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo