BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA
Txapeldun aldaketa inoiz baino irekiago egongo da BECen
Zortzi buru eta zortziak sekula Bizkaiko Txapelketako txapela jantzi gabeak. Barakaldoko BECen ospatuko den bertso festak, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue beteranoez gain, inoiz finalean kantatu ez duten bost bertsolari izango ditu: Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Jone Uria, Eneko Abasolo eta Peio Ormazabal. Irekia eta sorpresaz betea espero dute saioa zortzi protagonistek. Txapel emoile Luis Baraiazarra karmeldarra izango dute.
16.00etarako irekiko dira ateak eta 17.30ean hasiko da saioa. Ikusmina nabaria da, 4.000 sarrera inguru saldu dira dagoeneko eta norbait gogoz balego, BECeko leihatilan ere sarrerak salgai izango dira 15.00etatik aurrera.
Onintza Enbeita
Muxika, 1979
“Nire burua oso animoso ikusten dut. Durangokoa errepikatzen badut, ez dit ardura 8. egiteak”
Sorpresaz beterik ikusten dut, orain arte egon dira eta bihar ere egongo dira. Oso parekatuta, entzulearentzat oso polita eta guretzat ere bai, azkenean talde sentsazioa emango duelako. Arrisku horretan labainkada bat egiten duena atzerago joango da eta ofizioren batean ondo asmatzen duena aurrerago. Nire burua oso animoso ikusten dut. Durangon oso gustura ibili nintzen eta errepikatzen badut, ez dit ardura zortzigarren gelditzeak.

Etxahun Lekue
Larrabetzu, 1979
“Estilo ezberdineko zortzi bertsolari batuko gara, eta bakoitzak beretik asmatzen badu, polita izango da”
Orain arte inoiz egon ez den zortzikotea da eta erdiak baino gehiago sekula egon gabeak. Ahots ezberdin askoko finala izan daiteke, nahiko estilo ezberdineko zortzi bertsolari batuko gara, eta bakoitzak beretik ondo asmatzen badu, final polita izango da. Momentuz nahiko lasai nago, agian ohitu naizelako edo, baina trankil nago, finalaurrekoaren astean baino trankilago. Nik presio askorik ez dut igartzen beterano izateagatik. Era batera edo bestera denok izango dugu presioa.

Jone Uria
Algorta, 1990
“Onintza, Arkaitz, Etxahun eta Miren besteok baino hautagai sendoagotzat hartzen ditut”
Optimista izanda, espero dut final on bat izatea, jendeak asko gozatzea, guk ere asko gozatzea eta festa handi bat izatea. Hortik aurrera, edozer gerta daiteke. Gogoz nago eta ez oso urduri, oraingoz. Bertan agian jarriko naiz, baina saio on bat egiteko gogoa eta ilusioa daukat. Ez dakit nire buruari presioa kentzeagatik den, baina badaude lau (Onintza, Arkaitz eta Etxahun esperientziagatik eta Miren orain artekoagatik), besteok baino hautagai sendoagoak direnak. Baina edozer gerta daiteke.

Arkaitz Estiballes
Galdakao, 1977
“Indartsu, gogotsu eta osasuna berreskuratuta joango naiz, dena emateko gogoarekin”
Nahiko zabalik ikusten dut. Denak ikusten ditut aukerekin eta ni neure aldetik gogotsu eta dena emateko gogoarekin joango naiz. Aste honetan entrenamendu txiki bat egin dugu Etxahun, Beñat eta hirurok, eta bakarka gustura sentitzen naiz, puntu erantzuten ere bai. Faktore asko daude: zer gai, zein lagunekin kantatu... Baina printzipioz indartsu, gogotsu eta osasuna berreskuratuta. Ziatika batekin kili-kolo ibili naiz eta gaur hartu dut alta. Dena ematera, beraz.

Miren Amuriza
Berriz, 1990
“Momentuz trankil nago. Arriskatzera eramango dut nire burua eta ea zer ateratzen den”
Aurten berba bat esan beharko banu, berrikuntza esango nuke. Zortzietatik bost lehenengoz goaz eta lasaitasun puntu hori uste dut egon beharko litzatekeela. Gehienok zer galdu gabe joatea uste dut ona dela, lasaiago joateko eta arriskatzeko ere bai. Sorpresa handiak egongo dira. Oraingoz hemen nabil haurrekin lanean deskonektatzen, eta nahiko trankil nago momentuz pozik, baina arriskatzera eramango dut nire burua eta ea zer ateratzen den.

Beñat Ugartetxea
Mallabia, 1979
“Txapelaren aldeko jokoan hiru beteranoak eta Miren ikusten ditut. Koska batera ikusten dut nire burua”
Finala oso zabalik ikusten dut. Aurpegi berri asko eta oso jende gaztea. Giro aldetik, koadrila asko joango dira. Txapelaren aldeko jokoan hiru beteranoak eta segur aski Miren ikusten ditut. Baina, Real Madrili ere Alcorconek irabazi zion, eta sorpresak egon litezke. Lau horietatik koska batera ikusten dut nire burua. Ahal denik eta saio onena egin eta Gernikan moduan, ea txalo zaparrada batzuk jasotzen ditudan eta jendea pozik gelditzen den.

Eneko Abasolo
Iurreta, 1976
“BECen nahiko nuke bertsotan gozatu, daukadana eman eta egunaz disfrutatu”
Final zabala izango dela ikusten dut eta nibela egongo dela. Espero dut bero-bero egotea BEC, lehertzear egotea. Gure artean ere giro ederra daukagu eta giro polita sortuko da. Igorren ez nuen batere gozatu, Zornotzan gozatzen hasi nintzen eta BECen gozatu nahi nuke bertsotan, daukadana eman eta disfrutatu eguna. Eta, ahal bada, ahalik eta goien amaitu. Esperantzari ateak ez dizkiot ixten. Neu ez naiz joango lepoan harria hartuta, presioa beste batzuek har dezatela.

Peio Ormazabal
Arrigorriaga, 1992
“Urduri nago eta zalantza daukat honela egonda daukadana ematea lortu ahal izango dudan”
Aukera denak zabalik daude. Txapelketa ezberdina izan da aurrekoekin konparatuta eta biharko finalean edozer pasa daiteke. Oso urduri nago, urduri pasa dut astea. Orain arte nahiko gustura gelditu naiz egindakoarekin eta bihar ez naiz egongo sailkapenari begira. Daukadana emanda, zortzigarren eginda ere, gustura joango naiz etxera. Zalantza daukat, urduri egonda lortu ahal izango dudan hori. Niretzat sari bat da BECen kantatzea eta gozatzen saiatuko naiz ahal dudan neurrian.