Herria Abianek ere gaurko Iruñeko protestarekin bat egin du
A.Z. |
Iruñerriako Herria Abian plataformak gaurko Nafarroako hamaika eragile sozilek eta sindikalek UPNk aurkeztu berri duen aurrekontu proposamenaren aurka deitu duten manifestazioarekin bat egin du. Herria Abianen iritziz, Nafarroako Gobernuaren proposamenak ez du inolaz ere aberastasunaren banaketa egiteko balio, aitzitik «desberdintasunak areagotzen ditu». Gastu sozialean inbertsioa murrizten duela ere salatu du plataformak. Gaur, 18.00etan, Iruñeako autobus geltoki zaharretik abiatuko da manifestazioa.