GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Gabonetan filmak izango dira jaun eta jabe telebista kateetan

p051_f01_148x76.jpg

M. L. | DONOSTIA

Espainiar estatuko telebista kateek ezagutzera eman dituzte jadanik Gabonetan emango dituzten pelikulen zerrendak. Haurrentzako lanak, marrazki bizidunak eta helduxeagoentzako filmak dira nagusi opor hauetarako eskaintzan.

Estatu espainoleko TVE-1 telebista publikoaren programazioan nabarmentzen direnak, honakoak dira: «Mamma Mia», «Harry Potter and the Order of the Phoenix», «Iron Man» eta «The Game Plan».

Gabonetan etekin bikainak eskuratzen dituzte kate pribatuek, eta, hori jakinda, urtero-urtero hainbat film luze eskaintzen dituzte, bai haurrei zuzendutakoak bai familia osoak elkarrekin ikusteko modukoak ere.

Antena 3 kate pribatuak, adibidez, honako lan hauek emango ditu aurtengoan besteak beste: «Wall-E», «Meet the Spartans», «Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull», «High School Musical 3», «Jumper» edota «Transporter 3».

Gainera, «Ratatouille», «I, robot», «Spiderman», «The Legend of Zorro» eta «El penalti más largo del mundo» filmak berriz emango ditu Antena 3 kateak edukitako arrakasta dela eta.

Cuatrok, Disney Pixar nahiago

Cuatro kateak, bere aldetik, Disney Pixar taldearen alde egin du aurtengo Gabonetan. Hala, «Mr. Magorium's Wonder Emporium» izango da programazio berezia irekiko duena. «Hercules», «The Emperor's New Groov», «Atlantis: The Lost Empire», «Treasure planet» eta «The Hunchback of Notre Dame II» lanak Cuatro kateak egindako apustuaren erakusle dira.

La Sextak, berriz, «Shrek», «Monsters, Inc.», «Ghost», «The Lord of the Rings: The Fellowship of the Ring», «Antz», «James Bond: Tomorrow never dies» eta «Minority Report» hautatu ditu.

Telecincok, azkenik, umorea nahiago izan du. «Norbit», «Bruce Almighty» eta «The Mask 2» dira aipatutakoaren adibide.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo