GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

ERRUGBIA European Challenge

Avironek gaur jokatu beharko du azkenean, Livornoko errugbi zelaian

p032_f02.jpg

Jon LEUNDA

Cavalieriren eta Avironen arteko partida atzo ere ezin izan zen jokatu, Pratoko zelaiak elurrez beteta jarraitzen zuenez, berdegunea ez baitzegoen jokatzeko moduan. Epaileek, bi taldetako arduradun eta kapitainekin batera, ez jokatzea erabaki zuten berriz ere.

Partidak asko atzeratzeko tarterik ez dago, eta gaurko iragarri dute neurketa; hain zuzen ere, 15.00etarako iragarri du ERC erakundeak. Gainera, norgehiagoka Livornora eramango dute, izan ere, han ez omen dago jokatzeko inolako arazorik.

Bigarren egunez jarraian geratu zen bertan behera norgehiagoka atzokoan. Hasteko, larunbatean jokatu behar zen, baina zelaia jokatzeko moduan ez, eta atzorako utzi zuten; aldiz, elurra bota eta bota jarraitu du Italian, eta zelaiak atzo ere ez zituen gutxieneko baldintzak betetzen. Horregatik segurura jo eta lekuz aldatu dute norgehiagoka; hala, azkenean Avironek norgehiagoka jokatuta itzultzeko modua izango duela ematen du. Orain bost puntu batzea falta zaio.

Bestalde, Heineken Kopan, Ulsterrek 22-26 irabazi zuen Bath taldearen zelaian, eta badirudi irlandarrak izango direla euskaldunen aurkari nagusiak. Dena dela, zuri-gorriek lehen postuan jarraitzen dute, eta badirudi hori lortzeko aukera asko izango dutela. Lehen postu hori euskaldunen esku dago. Helburua ez da, ordea, hori bakarrik; sailkatzen diren lau onenen artean izatea da xedea, horrek final-laurdenetako norgehiagoka etxean jokatzeko parada ematen baitu. Horixe da lapurtarren asmo nagusia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo