Poliziak bereganatutako Hatortxu Rock jaialdiko sarrerak baliogabetu egin dituzte
GARA | IRUÑEA
Hatortxu Rock jaialdiko antolakuntzak jakinarazi duenez, Estatu espainoleko Poliziak jaialdiko hainbat sarrera eta bono bereganatu zituen pasa den astean Iruñeko Donibane auzoko Toki Eder tabernan egindako miaketan. Sarrera eta bono horiek zenbakia dutenez, antolakuntzak baliogabetu egin ditu. Hain zuzen ere, honakoak dira baliogabetutako zenbakiak: ostiralerako 0151-0175 sarrerak, larunbaterako 4051-4100 sarrerak eta 0151-0175 bonoak. Zenbaki horiek dituzten sarrera edo bonoekin ezingo da inolaz ere jaialdira sartu.
Sarrera eta bonoak Internet bidez (www.hatortxurock.org) edota salmenta puntu ofizialetan soilik eros daitezkeela ere jakinarazi du antolakuntzak. Norbaitek baliogabetutako sarrerak edo bonoak ikusten baldin baditu antolatzaileei jakinarazteko ere eskatu dute: hatortxurock@hotmail.com