HITZARMENA
Euskara sustatzeko hitzarmena berritu dute Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak
Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskararen erabilera sustatzeko lankidetza hitzarmena berretsi zuten atzo, 2008. urtean lehengoz sinatu ostean. Iñaki Azkuna alkateak eta Euskaltzaindiko Andres Urrutiak adierazi zutenez bi konpromiso hartu dituzte. Alde batetik, euskararen aldeko kultur hedapenerako ekintzak, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak eta ekimenak bultzatuko dituzte. Bestetik, udal zerbitzuei hizkuntza aholkularitza eskainiko diete, herritarrei behar bezalako zerbitzua emateko.