GARA > Idatzia > Kirolak> Bilbao Basket

Alan Andersonen jaurtiketa baten erruz Bizkaia Bilbao Basketek galdu egin du Bartzelonaren aurka

Saskibaloiaren magia madarikatua

Katsikarisenek partida eskuan izan zuten, Banicen bi jaurtiketa librerekin, baina kataluniarrek honen hutsegitea baliatzen jakin zuten.

p036_f01_097x184.jpg

BIZKAIA BILBAO BASKET  63
BARTZELONA 65
 
Arnaitz GORRITI

Saskibaloia magiaz beteriko kirola da. Hasi eta amaitu, edozer gerta liteke. Segundo bakoitza izan liteke garrantzitsu eta, bada, arreta galduz gero, jokaldi bikainak edo erabakiorrak galtzeko arriskua dago. Zoritxarrez, magia hori askotan okerrerako izan liteke. Esaterako, hor dago Herrerosen hiruko famatua, Baskoniari 2004/05 denboraldiko liga kendu ziona, edota Andersonek atzo azken segundoan lortutako saskiratzea, Bartzelonari garaipena eman ziona bera.

Ez zuen halakorik merezi izan talde bilbotarrak. Gaizki hasi arren, 0-7 atzetik, bikain jokatu zuten aurreneko laurdenean eta sekulako egurra emanez Xavi Pascualen taldeari, 23-7ko partzialaz. Jackson eta Warrenek Rubio eta Navarro gelditu zituzten, eta Katsikarisenak jaun eta jabe ziren errebotean.

Baina talde blaugranak baliabideak nonahi ditu. Hasteko, Erazem Lorbek esloveniarrak partida bikaina jokatu zuen, eta Alan Anderson fitxatu berriak ere puntu pila bat lortu zituen. Hala, sei puntu behetik iritsi ziren kataluniarrak atsedenaldira, 37-31, eta 0-7ko beste partzial bati esker aurrea berreskuratu zuten hirugarren laurdenaren hasieran.

Banicen jaurtiketa libreak

Ez zioten, dena dela, lanari muzin egin beltzezko gizonek. Jokalari guztiek eman zioten zerbait bilbotarren jokoari, Mumbru eta Blumsen gidaritzapean; ezinbestekoa nolanahi, Bartzelonan Rubio esnatzen hasi baitzen, eta bere ondotik, baita Perovic ere. Warrenen hiruko batek lehia parean laga zuen laugarren laurdena hasterako: 47-47.

Partida estu zihoan azken minutuetan, baina Mumbruk eta Hernandez-Sonsecak sarturiko hiruko banari esker, 62-58 markagailuan, bazirudien etxekoek irabaziko zutela. Hor zeuden berriro, ordea, Anderson eta Lorbek, 24 segundoren faltan markagailua 63na berdintzeko.

Orduan iritsi zen partidako jokaldirik garrantzitsuena. Jacksonek Banic aurkitu zuen eta honek Perovicen bosgarren falta lortu. Oso ziurra da berez Banic jaurtiketa libreen marratik, baina biak huts egin zituen kroaziarrak. Azken jokaldian, Anderson Mumbruren aurrean barneratzen saiatu zen, baina kataluniarra bizkor mugitu zelarik, sei metrotik jaurti zuen estatubatuarrak. Barrura. Hutsartea eskatu zuen Katsikarisek 1,7 segundoren faltan, baina jokaldia ez zen atera eta garaipenak ihes egin zuen Bilbotik. Saskibaloiaren magia madarikatua!

estreinaldi txarra

Bilbao Basketeko presidente Pedja Savovic Miribillako palkoan zen, kargu berria urte berriaz estreinatzen. Ez zuen zorterik izan, ordea, ongi jokatu arren, galdu egin baitzuten bere kide ohiek.

defentsa gogorra

Warrenek eta Jacksonek defentsa erritmo bizia ezarri zuten eta asko kosta zitzaion Bartzelonari bilbotarren amaraun horretatik ateratzea. Zoritxarrez, Lorbek eta Andersonek jaurtitako ia dena asmatu zuten.

Visita baskonista al campo minado del Estudiantes

Más allá de los tópicos de las previas de los partidos, lo cierto es que el Caja Laboral Baskonia tiene un duelo más que complicado esta tarde -19.00, emitido por Teledeporte- en la cancha del Estudiantes. Tras el breve parón navideño y el engañoso triunfo ante el Manresa -los del Bagés se fueron abajo en el tramo final del partido, después de dar muchos quebraderos de cabeza a los gasteiztarras-, este estreno de 2011 se asemeja ciertamente a un campo minado.

La cuestión es que Estudiantes, a pesar de haber perdido a gente de la importancia de Lofton y, sobre todo, Carlos Suárez, y de que hombres como Caner-Medley y Germán Gabriel están notando el cansancio acumulado debido a los partidos de la Eurocup, ha sabido sobreponerse a un mal arranque de temporada y ha demostrado sobrada capacidad de dar la cara y ganar a los grandes de la liga. Sin ir más lejos, lograron derrotar al Barcelona y pusieron en serios aprietos al Real Madrid en el estreno de la temporada.

Así las cosas, la plantilla baskonista no se fía ni un pelo de su rival. «Es un campo complicado y ante un equipo con necesidad de ganar», opinaba Pau Ribas, que recordaba que «ya el año pasado nos ganaron en temporada regular, aunque es cierto que pudimos vencerles en play offs».

Sobre la ausencia permanente de jugadores interiores, el base badalonés opinaba que «ya estamos acostumbrados a que tengamos bajas del juego interior, pero bueno, tenemos que intentar ayudarles desde fuera, ayudarles en los uno contra uno o dos contra uno, para que no tengan tantos problemas y puedan estar más descansados, porque ya que tienen que jugar más minutos de lo normal, algo que resulta muy complicado».

Fernando San Emeterio, por su parte, tratará de celebrar su reciente cumpleaños -cumplió 27 años el día 1- y, asimismo, su MVP de 2010, después de un año que calificaba de «mágico».

«Estudiantes viene de perder -en Fuenlabrada- y querrán apurar sus opciones de Copa, lo que pasa por ganarnos. Nosotros, por ello, deberemos estar atentos y mejorar la primera parte que hicimos en Manresa. Tenemos que estar concentrados en defensa porque además es un campo muy difícil, donde ya se sabe, ha caído el Barcelona. Hay que trabajar para que no nos pase a nosotros», declaró.

Sobre las aspiraciones para la campaña, el alero cántabro apuntó que «tenemos que seguir mejorando como equipo, sobre todo atrás».

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo