BESKOITZE
Oinetako erosoak egiten dituen Luxat enpresa, esku-hartze judizialpean
Beskoitzeko Mendiko Borda industrialdean lantegia duen Luxat sozietatea esku-hartze judizialpean ezarri dute. Estatu frantsesean oinetako erosoen fabrikazioan liderra da Luxat eta 2008an kokatu zen Lapurdiko herrian, Pare Gabia fabrika erosi ostean. Ordura arte goi mailako espartinak egiten ziren bertan, baina jarduera Tunisiara lekualdatu zuten. Alta, lantegi berriak ez du arrakastarik izan, azken hiru urteotan 2,5 milioi eurotik gorako galerak izan baititu. Bezeroen zati handi bat ere galdu du. Hasiera batean, esku-hartze judiziala sei hilabeterako agindu du auzitegiak. Gaur egun ehun bat langile dituen lantegian 30 lanpostu desagertzeko arriskua dago. Bizpahiru enpresek Luxat erosteko asmoa azaldu dute.