GARA > Idatzia > Ekonomia

FORUM-AFINSA

Auzitegi Gorenak ia milioi erdi herritar «miserian hondoratu» dituela salatu dute

«Forum-Afinsa auzia» delakoak Bizkaian eragindako kaltetuen elkarteak prentsa ohar baten bidez gogor salatu zuen atzo Estatu espainoleko Auzitegi Gorenak «miserian hondoratu» dituela Estatuko ia milioi erdi familia. 2006ko maiatzean Forum eta Afinsa inbertsio enpresek porrot egin zutela adierazi zuen Estatu espainolak, eta horietan inbertsioak egin zituzten herritarrek arriskuan ikusi zuten euren dirua. Orain, Auzitegi Gorenak Estatua edozein erantzukizunetik aske utzi du. Bizkaiko kaltetuen elkartearen arabera, epaitegiek bi enpresen jarduera lehenik finantza alorrean kokatu izanak eta ondoren merkataritza alorrera igaro izanak epaia politikoa dela eta Gobernuaren interesen alde egindakoa dela erakusten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo