Elkarretaratzea, Juanjo Olaizolari babesa emateko
GARA | AZPEITIA
Juanjo Olaizola arduratzen zen orain egun gutxi arte Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoaren zuzendaritzaz. Antza denez, Euskotrenek kargutik kentzea erabaki zuen, oraingoz, ofizialki iragarri ez arren. Albistea argitara atera den bat-batekotasun berarekin hasi da sarean Olaizolaren aldeko iritzi eta sostengu jarioa, erabakiaren aurrean haserrea erakusteaz gain, hari babesa emateko.
Hain zuzen, helburu berberaz elkarretaratzera deitu du jarraitzaile talde batek gaur 16.30erako. Azpeitiko Trenbidearen Museoan izango da, bertan Errege Magoen Trena martxan izango dela aprobetxatuz.