Sindikatuek bertan behera utzi dute Bizkaiko merkataritzako biharko greba
Sindikatuek bertan behera utzi dute biharko Bizkaiko merkataritza alorrean deitua zuten greba. Patronalak ez zuen sindikatuek eskatutako soldata igoera onartu, baina jarrerari dagokionez egindako «urrats txikiak» sendotu nahi dituztela adierazi zuten.
GARA
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bertan behera utzi dute Bizkaiko merkataritza alorrean biharko antolatua zuten greba, Cecobi patronalarekin atzo jarrerak hurbiltzea lortu dutela-eta.
Europa Press agentziari sindikatuetako iturriek adierazi ziotenez, sindikatuek greba bertan behera uztea erabaki zuten «patronalak egin dituen mugimendu txikiak» sendotzeko asmoz.
Iturri horiek adierazi zutenez, Cecobi patronalak hainbat eskaintza hobetu zituen, batez ere merkataritza orokorreko arloan, hots sektoreak langile gehien dituen arloan.
Halaber, erabaki horren bidez, «patronalak egin dituen aurrerapen txikietan atzera ez egiteko, guk ere gure ekarpena egin nahi dugu», adierazi zuten sindikatuetako eledunek.
Alabaina, Cecobik ez zituen onartu sindikatuek soldaten inguruan egindako eskaerak. Izan ere, langileen ordezkariek lan hitzarmenik gabe igarotako urte bakoitzeko KPI+0,5eko igoera eskatzen zuten. Arlo batzuetan hiru urte daramatzate hitzarmenik gabe. Gainera, igoera berbera eskatzen zuten hurrengo hitzarmenerako.
Datorren astean
Patronalak ezetz esan arren, elkarrizketak aurrera jarraituko du datorren astean negoziazio mahaian. Merkataritzako hitzarmenak otsailean sinatzea da sindikatuen asmoa.
Merkataritza orokorreko sektorean «hainbat hobekuntza egin dira eta sindikatuen asmoetara hurbildu dira, baina patronala ez da mugitu sektoreko gainerako hitzarmenetan eta hor oraindik KPIren araberako igoera baino ez du eskaintzen», azaldu zuten sindikatuetako iturriek.
Gauzak horrela, sindikatuek bilerara eraman zuten jarrera nahiko leundu zuten. Atzoko elkarrizketa hasi baino lehen ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk KPI+0,5eko igoera onartzeko eskatu zioten patronalari. Bestela, bihar, merkealdiko lehenengo egunean, greba egingo zutela iragarri zuten.
Guztira 15.000 langile dituen sektorean greba egiteko prest zeuden sindikatuak.
Jarrera leundu
CCOOk sindikatua agiri batean adierazi zuenez, lau sindikatuen proposamen hori «eskaintza itxia» da eta «patronalak onartzen ez badu edo negoziatzen jarraitzeko eskatzen badu, negoaziazio mahaia apurtuko da». Agiri horretan CCOOk atzoko egunean patronalak erabaki bat hartzeko beharra nabarmendu zuen, eta aipatutako proposamena onartzen zuen ala ez esan behar zuen.
Sindikatuaren ustez, Cecobik eskaintza hori onartu behar luke «aukera historikoa» delako merkataritza arloetako lan hitzarmenak lau sindikatuekin batera ixteko. Halere, Cecobi ez zen igoera hori onartzera iritsi.
Patronalak egindako proposamena ez zen nahikoa izan negoziazioa ixteko, baina, CCOOk uste ez bezala, greba deialdia bertan behera uzteko eta negoziatzen jarraitzeko balio izan zuen .
Sindikatuek Cecobi patronalak «urrats txikiak» egin dituela adierazi zuten, eskatutako soldaten igoera onartu ez zuen arren. Urrats horiek sendotzeko greba bertan behera uztea erabaki zuten.
Merkataritza orokorreko arloan jarrerak nahiko hurbildu zirela esan zuten sindikatuetako ordezkariek, baina gainerako arloetako hitzarmenetan Cecobik ez zuen KPIren igoera baino eskaini.
Sindikatuek hitzarmenik gabe igaro den urte bakoitzeko KPI+o,5eko igoera eskatzen dute. Arlo batzuetan langileak hiru urte ere izan dira hitzarmenik gabe.
La patronal vizcaína del comercio, Cecobi, afirmó que los comercios de Bizkaia abrirán mañana con «total normalidad» después de que los sindicatos del sector decidieran desconvocar la huelga prevista para esa jornada y aseguró que ha «agotado todas las vías posibles» y ha negociado «hasta la extenuación, al límite de lo asumible por el sector». En un comunicado, Cecobi recordó ayer ayer mantuvo varias reuniones con los sindicatos para negociar los convenios de comercio de Bizkaia (Comercio de Alimentación, Comercio Textil, Comercio del Mueble, Comercio de Metal, Comercio de Piel y Calzado y Comercio en General). En las propuestas, CECOBI marcó como objetivos prioritarios la «supervivencia» de las empresas del sector de Bizkaia en una situación de crisis y de «extrema dificultad», así como el «mantenimiento del poder adquisitivo de los salarios de los trabajadores del sector», para lo que dijo que su oferta contempla incrementos salariales, que «teniendo en cuenta todos los conceptos, superan ampliamente los IPCs anuales». GARA