TELEBISTA
Hatortxu Rocken aitzakian, euskal preso politikoei buruzko saio berezia
Ostiral eta larunbatean ospatuko den Hatortxu Rock elkartasun jaialdia dela-eta, bihar 20.30etik aurrera, Apurtu Telebistak jaialditik bertatik saio berezia emitituko du Interneten bidez. Euskal preso politikoen egoerari buruzko saioa izango da, eta sakabanaketak eta oro har espetxe politikak eragiten duen sufrimendua azalduko ditu ordubetez, hainbat testigantza bilduz. Testigantza horiek emateko gonbidatu bereziak izango dira bertan: Nafarroako preso ohiak eta presoen senideak. Beraiekin batera, jaialdiko antolatzaileak eta parte hartuko duten musikariak ere izango dira saioan. Emanaldia zuzenean jarraitu ahal izango da www.hatortxurock.org edo www.apurtu.org webguneetan.