GARA > Idatzia > Iritzia> Kolaborazioak

Gontzal Mendibil Abeslaria

Agur t´erdi, Sabin

Esaerak diñok: «Heriotza ez dok azken berbea, lehenengo galdera baino». Ba, itaunketan segiduko joguk, baie esandakoa, noz edo noz botaixek argi izpiren batzuk geure ibilbidea erreztuteko

Sabin, gaurko honetan bihotz barruko sentimentuak adierazi gura deustazat, geure betiko euskerea erabiliz.

Abenduaren 29an, heu agurtzera jendetza etorri zoan egunean, hiru argi izpi somatu ñoazan bizirik hagoala kontura- tzeko. Eguerdi aldera, heugaz pentsetan ñengoan eta txoriek kantuan jardun zoazan heu jaio hintzen neure etxe aurrean, Zeaniko plaza barrenean.

Bigarrenik, heuri agurra emokeran, asko eta asko egon gitzoazan negar anpulluei ezin eutsirik, eta «Malkoak euri balitzo- zak» irakurri neunstan heure hileta elizkizunean.

Eleizatik urten ahala eurie ari zoan. Bigarren señaletzat hartu ñoan. Inguruan egoan bion lagun urko batek, zera esan jeustan, beitiok hi, «Sabinek entzun doa!».

Arkaitz Estiballes heure omenezko bertsotan hasi zoan eta heu ibilitako Zeaniko abesbatzak kantauz batera atertu joan, gorantza begitu ñoan eta izar bakar bat ikusi ñoan Gorbeia gaiñeko zeruen. Hirugarrenezsentitu ñoan inoiz baino biziago hengoala. Hantxe ikusi hinduan irribartsu, malkoak botau ez daiguzan esan gurean, geuri begire. Laugarren señalaren baten aiduru segiduko joat, heuk ikusi ze moduten bidali gura doken, esango doat hartzen badoat.

Ikusi hindun Sabin, era askotako eta eritxi guztietako jendea bildu zoan heu agurtzera. Benetan be, gitxik lortu jabek eta lortuko jabek hik lortu izan dokena. Itxi doken lorratza handie eta sakona dok Sabin, eta hire benetako ametsa, aspaldion guztion arnasean darabiljogukeena lortzen jogukenean, heugaz akordauko gozak.

Heuk esan eustan bizitzak bere neurriek jaukozakeela eta gure nahierak neurtu behar joguzekeela, mugatuegiak gozakee- lako hemen, baina hire nahiak mugatuak baie handiek zoazan Sabin eta azken uneotan pozarren eta lasai ikusten hinduan, inoiz baino sentikorrago eta errukiorrago.

Gogoratzen nok, zelan bialdu eustan mezu bat oraintsu, Agirre lehendakariaren Zin egite antzezpena egin giñoanean, zorionduz eta, benetan be ederra eta hunkigarrie zoala esanez. Sabin, parkatik baie heu be erromantiko bat hintzan, eh. Griña eta ilusiñoa erakusten hinduan nahinon.

Heure Arraba kutuneri, andre eta seme alabei esaten ñabikiek bajaukeela horko goiko zeruetan zer edo zer, beheko ibilbide hau arinduko jauskuekeena. Aiztu ezingo gozakeen arima izpiek jazak bidean lagun eta lagungarri dozakeenak, hik ondo dakik oin hori.

Esan neunstan lehengoan, leku handi bat daukakeela gure memorian. Leku handiago bat sendi eta herritarron bihotzetan.

Ez jakiat ze filosofok esan ei joan heriotz biologikoa jaukeela eta memoriaren heriotza. Eta azken hau, geugaz jabikeela eta geugan jaukeela. Inoiz baino biziago hagolakoan ñagok herritar askoren bihotzetan. Betiko geratu haz geugaz Sabin.

Bai, esaerak diñok: «Heriotza ez dok azken berbea, lehenengo galdera baino». Ba, itaunketan segiduko joguk, baie esandakoa, noz edo noz botaixek argi izpiren batzuk geure ibilbidea erreztuteko.

Bueno Sabin, hemen joatak hileta egunean irakurri neustan olerki hau, ea gure malkoak frutuek emoten jauriekeezan.

«Haize epela jauk kanpoan eta tristura bihotzean.

Malkoak euri balitzozak Sabin/ Bustiko balleukiek gure samina/ Hazi barriek beteko balleukiek/ Bizi poz barri batez gure arima.

Malkoak euri balitzozak/ Garbituko balleukiezak aldean jaroaguzeken penak,/ Malkoak euri balitzozak/ arinduko balleukiezak sikeran/ Maite hauten ezinegonak eta minak.

Malkoak euri balitzozak/ Ureztatuko balloskuezak gure barruak/ Malkoak euri balitzozak Sabin/ Beteko balleukiek hire hutsunea/ Sustraituko balloskuek gure geroa.

Malkoak euri balitzozak Sabin/ gure ezintasunak amaituko balleukiezak/ eta frutu goxoak hasiko balitzozak hire etze ondoan/ Malkoak euri balitzozak Sabin/ Argituko balleuskuezak bideak.»

Bueno Sabin, egongo gozak. Ibili hadi ondo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo