Kronika | Merkealdiak
Beherapen handiak dira protagonista
Krisia sarri aipatu zen atzo, Hego Euskal Herriko merkealdiak sekulako beherapenekin hasi ziren egunean, baina egia esan, betidanik bete izan dira dendak garai honetan. Prezioen jaitsieraz gehien baliatzen direnak arropa dendak dira.
Nagore BELASTEGI - Oihane LARRETXEA
Aurten merkealdiak deskontu handiekin hasi dira saltoki askotan, Gabonetan espero zutena baino gutxiago saldu dutelako eta joan den denboraldiko produktuak stockean gelditu zaizkielako. Hori dela eta, neguko merkealdi hauetan asko saltzea espero dute dendetako arduradunek. Lehen, bezeroen arreta erakartzeko erakusleihoetan beherapen handiak iragartzen zituzten kartel deigarriak jartzea nahikoa izaten zen. Egun, ordea, urte osoan makina bat beherapen izaten denez, jendea ohitu egin da eta merkealdietan publizitate estrategia bereziak sortzeko buruari bueltak ematen aritu dira zenbait marka.
Donostian, Desigual konpainia katalanak, esaterako, bere arropa eta osagarriak iragartzeko merkealdien hasiera aprobetxatu zuen, eta ehun laguni, marketin kanpaina bitxi baten bidez, arropa oparitu zien. Gainerako dendak ere, mota honetako estrategietara jo beharrik izan gabe, aukera paregabeen bila ari zen jendez bete ziren, gipuzkoar askok azken jai egunak dirua xahutzeko aprobetxatu baitzituzten.
Bilbon ere jende ugari zebilen erosketak egiten, batez ere Kale Nagusiko arropa dendetan. Bertan dago Corte Ingles saltokia, eta ohikoa den bezala, ateak ireki orduko arrapaladan sartu ziren kanpoan zain zeudenak, mauka onenak lehenengo egunean lortzeko asmoz, gero pixkanaka produktu erakargarrienak amaitu egiten baitira.
Nafarrak ere dendaz denda ibili ziren atzo, eta hala jarraituko dute merkealdiak bukatu arte. Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak egindako ikerketa baten arabera, biztanle bakoitzak batez beste 133 euro gastatuko ditu merkealdiek irauten duten bi hilabeteetan. Nafarren %66k egun hauek aprobetxatzen dituzte erosketaren bat egiteko eta %32k erosketak atzeratzen dituzte lehendik begiz jotako zerbait orain prezio hobean erosi ahal izateko. Gainera, merkealdietan erosten duten gehienak emakumeak eta 65 urtetik beherako pertsonak direla erakutsi du ikerketak.
Araban beherapen garaia ehungintza sektoreko grebarekin batera hasi zen, baina denda gehienek berdin ireki zituzten ateak. Hala ere, piketeak bezeroei euren aldarrikapenak helarazteaz arduratu ziren «gaur ez da erosten, greban gaude» eta «800 euroko soldatekin ezin gara bizi» leloak behin eta berriz oihukatuz. Grebaren ondorioz, saltokietan normalean baino langile gutxiago zen.
Iparraldean lehenago
Joan den asteazkenean eman zioten neguko merkealdiari hasiera Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako saltokiek. Aurreko urteetan ez bezala, mugatik hurbil daudenez, merkealdiak Estatu frantseseko eskualde gehienetan baino goizago abiatzeko baimena izan dute aurten. Lehen egunetan lasai agertu ziren Baionako dendak eta gaur, larunbata denez, karrikak beteko direla espero da.
Bestalde, beherapenei buruz kaleratu berri diren inkestek diotenez, Estatu frantseseko herritarren %56k merkealdiaren beharra du «krisi ekonomikoa dela-eta, bereziki garesti direlako neguko arropak eta zapatak». Duela bost urte, berriz, herritarren %53k merkealdietan plazeragatik erosten zutela aitortzen zuten.
Bragas blancas de algodón, negras o a rayas, de encaje o de lycra. También había calzoncillos para todos los gustos, tanto ceñidos como sueltos. No hablamos de la oferta de una mercería, sino de la ropa interior que ayer lucían cien valientes en pleno centro de Donostia. La marca de ropa “Desigual” lanzó el reto hace unas semanas: las primeras cien personas que se atrevieran a hacer cola de esa guisa el primer día de rebajas tendrían la oportunidad de vestirse totalmente gratis. Y a juzgar por la estampa muchos debieron pensar: «Todo por las rebajas». El año pasado “Desigual” ya organizó esta iniciativa en otras ciudades europeas, pero ésta era la primera que lo hacía en la capital guipuzcoana.
Antes de que, a las 9.00, se levantara la persiana, «los elegidos» aguardaban entre risas desde hacía más de dos horas. Nada de vergüenza. «¿Qué es eso?», replicó Antonio, que a sus 60 años pasados lucía estupendo la ropa interior con los mocasines y calcetines. «Chica, a mi edad ya no tengo nada que esconder», presumió. «Teníamos que empezar 2011 haciendo una locura. Por eso, cuando lo escuché en la radio, no dudé ni un segundo», comentó Nerea rodeada de tres amigos. Y es que este tipo de cosas «es mejor hacerlas en compañía, porque te sientes más arropada», como añadió irónicamente.
Una vez dentro, todos se lanzaron a la busca y captura de las dos prendas –parte superior e inferior– que podían elegir.
Hubo algún que otro detallista que, en gallumbos, se acordó de su pareja: «Este abrigo se lo llevo a mi mujer. ¿Crees que le gustará?». A la joven Rina no le quedó otro remedio que coger una prenda para su novio, que al ser el número 101, se quedó esperando en la calle.