Astebukaeran, sei lagun atxilotu dituzte indarkeria matxista medio
GARA
Astebukaera honetan, Ertzaintzak sei lagun atxilotu ditu emakumeen kontrako indarkeria egotzita. Bilbon hiru gizon atzeman zituen poliziak, eta bana Gasteiz, Donostia eta Laudion. Ostiral eguerdian, 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Udaltzaingoan Gasteizko etxebizitza batean. Bikotekideari, eztabaida baten ondoren, eraso egitea leporatuta. Laudion, aldiz, 32 urteko gizona atxilotu zuten bikoteari heriotza mehatxuak egiteagatik.
Herenegun, 35 urteko gizona atzeman zuen Ertzaintzak Donostian, Amara auzoko Ferrerias plazan bikotekide lepotik heldu eta astintzeagatik, polizia iturriek zabaldutakoaren arabera. Egun berberan, beste hiru atxiloketa eman ziren Bilbon indarkeria matxista dela-eta. Bikotekideari eraso izana leporatuta, 46 urteko gizona atzeman zuten hiriburuko etxebizitza batean, goizeko laurak aldera. Hiru ordu geroago, 26 urteko gaztea izan zen atxilotua Zazikaleetako Artekale kalean bikotekideari hainbat ostiko emateagatik. Azken gertakaria, goizeko bederatziak aldera jazo zen Gutierrez Abascal kalean. 38 urteko gizona eraman zuten polizia etxera bikoteari buruan hainbat kolpe eta gerri eta bularrean zeinbait ostiko ematea leporatuta.