Haitiko lurrikaratik urtebetera hondakinen %5 soilik jaso dituzte
Haiti suntsitu zuen lurrikara izan zenetik urtebete betetzen da gaur, baina Karibeko herrialdearen egoera apenas hobetu da. GKEek emandako datuen arabera, lurrikarak eragindako hondakinen %5 baino ez dituzte jaso hamabi hilabeteotan. Horrek etxebizitza berriak eraikitzeko zorurik ez izatea ekarri du eta, ondorioz, 1,5 milioi lagun kalean edo errefuxiatuen eremuetan bizi dira. Egoera latz horretan, Haiti krisi politikoan barneratuta dago.
GARA
Urtebete igaro da Haitin 220.000 lagun hil zituen lurrikara gertatu zenetik, baina ordutik gauza gutxik egin dute aurrera Karibeko herrialde horretan. Anesvad GKEak emandako datuen arabera, lurrikarak eragindako hondakinen %5 baino ez dituzte jaso. Horrez gain, 1,5 milioi lagunek ez dute etxerik eta errefuxiatuentzako prestaturiko eremuetan bizitzen jarraitzen dute hamabi hilabete- ren buruan.
Hori guztia, atzerriko estatuek agindutako 10.000 milioi dolarreko [7.743 milioi euro] diru laguntzen zati txiki bat baino heldu ez delarik.
Egoera are gehiago korapilatzeko krisi politikoan barneratuta dago Haiti, nazioarteak ez baitu azaroraren 28an izandako presidentetzarako hauteskundeen emaitza onartu.
Astelehenean, Ameriketako Estatuen Erakundeak (OEA) boterearen aldeko Jude Celestin hautagaiak bigarren itzulian parte har ez dezan eskatu zuen.
Hauteskunde Kontseiluak plazaraturiko datuen arabera, Mirlande Manigatek irabazi zuen, bozen %31rekin, eta Jude Celestin bigarren izan zen, %22rekin.
Datu horiekin ez zen batere ados ofizialki bozen %21 lortu zituen Michel Martelly, eta hauteskundeetan iruzurra nagusi izan zela salatu eta gogor protesta egin zuen.
Gauzak horrela, hauteskundeen bigarren itzulia igandean egin beharko lukete, baina litekeena da bertan behera uztea, egoera larrian daudela argudiatuta.
Giro nahasian ospatuko dira gaur, beraz, lurrikaran hildakoak omentzeko ekitaldiak. Lehen ekitaldia Port-au-Princetik gertu dagoen hobi komun batean izango da; oraindik boterean dagoen Rene Prevalen Gobernuko kideek han lurperatuta dauden ehunka lagunak gogora ekarriko dituzte.
Ekitaldien une garrantzitsuena 16.53an izango da [22.53, Euskal Herrian], une horretan hasi baitzen lurrikara 2010eko urtarrilaren 12an.
Ekitaldiotan parte hartuko dutenen artean, AEBetako presidente ohi Bill Clinton dago. Port-au-Princeko katedralean egingo den meza katolikoak agerian utziko du berreraikitze lanen erritmo motela, eliza horretan oraindik garbitzeko hondakin asko baitago.
Elkarlanean aritzen diren GKEek gogor salatu dute urtebete pasa denean hondakinen zati txiki bat baino ez jaso izana. Intermon Oxfameko zuzendari nagusi Ariane Arpak esan zuenez, hondakin kopuru horrek ez du uzten etxebizitza berriak eraikitzen eta, ondorioz, milaka lagun kalean bizitzera behartuta daude.
«Haitiko Gobernuaren erabakitzeko gaitasun ezak, diru laguntzak eman dituzten herrialdeen arteko koordinazio ezak eta Haiti Berreraikitzeko Batzordearen ahalmen faltak» eragin du, Arparen ustez, Haitik pairatzen duen egoera latza.
Haitik bizi duen kolera izurriteak gora egingo duela nabarmendu zuen Osasunerako Mundu Erakundeak (OME). Orain arte, ofizialki 3.651 hildako eragin ditu kolerak Haitin eta gaixoen kopurua 171.304ra heldu da.
Cuando el terremoto que golpeó Haití dañó a los vivos, también afectó al cementerio de Léogâne, sacando a los muertos de sus tumbas. Un año después, ni unos ni otros han encontrado la paz.
Los huesos de los difuntos siguen apuntando al cielo, como si estuvieran acusando a alguien. El cementerio de Léogâne, la ciudad en la que se registró el epicentro del seísmo del 12 de enero de 2010, está formado por un alineamiento de mausoleos familiares azules o turquesas.
Conjuntos enteros de estos monumentos de estilos diversos se derrumbaron, mostrando su interior. Cuando sus ocupantes siguen aún allí, sus restos se encuentran mezclados con tierra y trozos de ropa.
En los mausoleos privados de techo, los cuerpos están expuestos a la lluvia, al sol y al viento. Otras tumbas muestran un vacío inquietante.
Una pancarta descascarillada debajo de la verja de metal del cementerio indica el horario de apertura y precisa que el sábado y el domingo hay que pedir cita. Pero las reglas ya no sirven.
En el interior, una vaca rumia a la sombra de un mausoleo con la inscripción «Familia Eliangène Ulysse». Un poco más allí, un perro sale ladrando de una tumba. Sebastian SMITH (AFP)