GARA > Idatzia > Kirolak> Real Sociedad

Getaferako bisita prestatzen

Carlos Martinez eta Diego Ifran, etxean; Griezmann, aldiz, zelaian

David Zurutuzak baikortasuna adierazi nahi izan zuen, jaitsierako postuekiko «bederatzi puntuko abantaila» dutela gogoratuta.

Arnaitz GORRITI

Astea ohartu gabe joaten da, eta bezperan partida bat jokatzen amaitu orduko, ia ustekabean etortzen da hurrengoa. Hala ikusiko du Martin Lasarte Realeko entrenatzaileak ere, biharko Getaferen aurkako partidari begira Carlos Martinez eta Diego Ifran oraindik ere ez baitira prest izango. Nahiz eta atzoko entrenamendua ere ateak itxita zela izan zen, jakina da aipatu bi jokalariak kideengandik aparte entrenatu zirela. Bada, Martinez, giharretako arazoak direla-eta, hirugarren partida jarraian izango du jokatu ezinik; Ifranek, berriz, orkatilako arazo baten erruz, oraindik ez du txuri-urdinez jantzita debutatu.

Hala ere, dena ez da pena eta albiste txarra donostiarren taldean. Batetik, ligako azken partidan sukarra zuela-eta ez zuen jokatzerik izan Mikel Aranburuk, baina osatu da dagoeneko eta Getaferen aurka hasieratik ariko da ziur asko. Bestetik, bosgarren txartel horia ikusi ostean Sevillaren aurka jokatu gabe geratu zen Antoine Griezmann, partida bateko zigorra zegokiolako. Bada, erdilari gaztea Madrilen izango da, hasierako hamaikakoan hau ere.

Horren harira, «jokatzeko amorratzen» dagoela aitortu zuen Griezmannek kazetarien aurrean. «Harmailetan oso gaizki pasa nuen joan zen asteburuan. Zelaira jaitsi eta taldeari nolabait laguntzea baino ez nerabilen buruan. Baina tira, zigorra pasa da eta kito. Jokatzeko amorratzen nago eta hala izan dadin gogor ari naiz entrenatzen. Ea jokatzerik dudan», adierazi zuen.

Zurutuza, beti «baikor»

David Zurutuza izan zen prentsaurrekoa eman zuen bigarren jokalaria. Lapurtarrak lasaitasun mezua adierazi gura izan zuen, txuri-urdinek pilatuta daramatzaten lau porroten gainetik. Jaitsierako postuak bederatzi puntura daudela gogorarazi zuen, baina taldeari «tentuz ibiltzea» komeni zaiola ere onartu zuen.

«Bederatzi puntuko aldea hor dago eta horrek lasaitasuna eman behar digu. Baina ezin gara erlaxatu, atzekoak ere hor daude eta gorantz bultza egingo dute. Egia da, bestalde, abantaila izateak presioa kentzen dizula jokatzeko garaian eta lasai ekin diezaiokezula, `galtzen badugu zuloan sartuko gara' pentsatu gabe», nabarmendu zuen.

Realak hurrengo bi partidak etxetik kanpo jokatu behar dituela-eta -Getaferen aurka bihar eta Vila-real-en kontra gero- baikor edo ezkor ote dagoen galdetuta, berriz, «ni beti naiz baikorra» erantzun zuen Zurutuzak. Erdilariaren hitzetan, «beti uste izaten dut hurrengo partida irabaz dezakegula eta asmo horrekin joango gara asteon ere. Gero dena delakoa gertatuko da, baina nik uste Getaferi, ez diot Vila-real-en aurkakoari begiratu nahi, irabaz diezaiokegula, dudarik gabe».

aldaketak

Joan den asteburutik hona zenbait aldaketa egingo ditu Martin Lasartek. Aranburu eta Griezmann hasierako hamaikakoan izango dira berriz ziur asko.

bidaia plana

10.00etan entrenatuta, 15.45ean abiatuko dira Iruñera eta handik 17.50ean hegazkinez Madrilera. Partidaren ostean, 22.35eko hegaldian itzuliko dira.

Míchel destaca el «nivel» de los jugadores de la Real

«Tienen futbolistas de muy buen nivel. Xabi Prieto, Rivas, Zurutuza... son de primer nivel», concluyó el entrenador del Getafe, José Miguel González, Míchel, al ser cuetionado sobre la Real. El técnico madrileño añadió que «tienen mucho mérito por estar bien colocados en la

clasificación después de haber ascendido este año».

Por otra parte, el Getafe atraviesa un bache en su rendimiento, aunque se encuentra en posiciones europeas con 27 puntos, después de haber sumado un único punto de seis en liga y ser eliminado de la Copa por el Betis. Míchel, al parecer molesto porque «a veces se tiende a ver el lado negativo de las cosas», añadió que en el entorno del club -prensa y aficionados- «se habla con mucha facilidad de Europa» y resaltó que eso es un riesgo para un club con los recursos que tiene que administrar el equipo madrileño.

«Cada vez que lo hacemos, afecta a la plantilla. Nos cuesta muchísimo ganar y el día que bajamos un poco el porcentaje, sufrimos mucho. No podemos mirar más allá del fin de semana. Siempre que damos un salto, nos lleva la marea. Así que por ahí, cuidado», dijo.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo