ANTZERKIA
Arriaga antzokiak hamalau obra berri antolatu ditu denboraldi berrirako
Datorren hilaren 28an Arriaga antzokiko Hurbiltasun Antzokia programa hasiko da. Horren bidez, jatorrizko eta abangoardiako ikuskizunak eskainiko dira BBK aretoan. Arriaga antzokiaren programazio berri horrek Bilboko kultur eskaintza osatuko du, eta 2010-2011 ekitaldiaren programazioaren osagarri izango da. Guztira hamalau ikuskizun eta clown Ikastaro bat eskainiko dira, urtarrilaren 28tik apirilaren 16ra. «No me hagas daño» (Tanttaka teatroa), «La vida y sus cosas»(Las txirenitas), «La violación de Lucrecia» (Juanjo Seoane) eta «Drive-Tru» (Jung bo kyung dance projecti konpainia) antzerki ikuskizunak izango dira, besteak beste, egitarauan.