LEHIAKETA
II. Mikel Zarate haur literatura lehiaketa abian da dagoeneko
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortzea helburu, haur literaturako Mikel Zarate Saria antolatu du bigarren urtez. 6-12 urte bitartekoentzat, euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, moldatu gabeak eta saririk jaso ez dutenak. Gutxienez hamar orrialde eta gehienez 50 idatzi beharko dira. Lanak hartzeko azken eguna apirilaren 30a izango da. Argibide gehiago jasotzeko, deitu 944 556 126 (Lezamako Udala) edo 943 310 267 (Elkar argitaletxea) telefonoetara.