GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA LEHIAKETA

Leioako Pop Rock lehiaketan parte hartzeko epea martxoan amaituko da

Leioako XI. Pop Rock lehiaketan parte hartu nahi dutenak izena emateko garaiz dabiltza, martxoaren 20an amaituko baita lanak aurkezteko epea. Bost abesti biltzen dituen CDa bidali, izen-emate orriarekin batera. 18 urtetik beherakoek guraso edo tutorearen baimena ere gaineratu behar dute. Irabazleak 1.800 euroko saria jasoko du. Aurreko edizioren bat irabazi edo diskoren bat kaleratu dutenak ezin dute parte hartu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo