GARA > Idatzia > Ekonomia

Aire bidezko salgai garraioa iaz %1,37 gutxitu zen Euskal Herrian

Krisia luzatzen ari da Euskal Herriko aireportuetan, eta merkantzien garraioa ez da oraindik sendotasunez berreskuratu. Iaz 30.569 tona pasatu ziren Foronda, Loiu, Noain eta Hondarribiko aireportuetatik, aurreko urtean baino %1,37 gutxiago, Estatu espainoleko aireportuetan, oro har, gora egin arren. Forondak Estatu espainoleko laugarren tokian jarraitzen du, kudeatutako kargaren arabera, eta iaz igoera txikia ere lortu zuen (%2,1).

p020_f01-199x92.jpg

Pablo RUIZ DE ARETXABALETA

Euskal Herriko aireportuetatik iaz igaro ziren merkantziak aurreko urtean baino %1,37 gutxiago izan ziren. Krisi garaia izan arren, 2009ko zenbakiei eustea lortu zuten, eta Forondako aireportuak, ia merkantzia kopuru osoa biltzen duenak, igoera txikia ere lortu zuen.

AENA Estatu espainoleko aireportuak kudeatzen dituen erakundearen datuen arabera, iaz 30.569 tona karga pasatu ziren Foronda, Loiu, Noain eta Hondarribiko aireportuetatik, 2009an baino 414 tona gutxiago. Forondatik 27.960 tona pasatu ziren, aurreko urtean baino %2,1 gehiago. Loiuko aireportuetan 2.547 tona merkantzia kudeatu zituzten, aurreko urtean baino %5,3 gutxiago; Noaingoan, 42 tona (-%4,6) eta Hondarribian 18 tona (-%39,5).

Datu horien arabera, krisia beste tokietan baino gehiago luzatzen ari da Euskal Herriko aireportuetako merkantzia garraioan. Hala ere, oro har, jaitsiera leundu egin da, eta arlo honetan nagusia den Forondan igoera ere izan da. Arabako aireportuan kargaren kopurua murrizten hasi zen 2004. urtean. 2008an, berriz, gora egin zuen, terminal berria eraiki baitzen eta lurreko operadore berri bat lanean hasi zelako. Baina krisiak Forondan ere jo zuen, eta 2009an utzi zituen galera handienak. Urte horretan Forondak garraiatutako merkantzien %22,9 galdu zuen.

Foronda, laugarrena Estatuan

Modu horretan, Estatu espainolean zeukan hirugarren tokia galdu zuen. Iaz ere ez zuen berreskuratu. Gaur egun, laugarrena da merkantzien kopuruaren arabera, Madril, Bartzelona eta Zaragozaren atzetik. Gainerako aireportuetan igoerak nabariagoak izan ziren iaz, eta garraioa lehengo mailara itzultzen hasi da. Estatu espainoleko aireportu guztietan merkantzia garraioa %15,5 igo zen, guztira 652.146 tonara iritsi zela.

Bidaiarien kopurua ere oso gutxi handitu zen iaz Hego Euskal Herrian (%1,43), guztira, 4.408.365 pertsonak bidaiatu zuten. Operazioak 80.890 izan ziren guztira iaz, lau aireportuetan, aurrekoan baino %4,91 gutxiago.

FORONDA

Merkantzien garraioan Foronda da Euskal Herriko aireportu nagusia, eta iaz 27.960 tona pasatu ziren bertatik, aurreko urtean baino %2,1 gehiago.

AENA inicia hoy el concurso para privatizar el control de trece aeropuertos

AENA iniciará hoy el concurso para privatizar el servicio de control de torre en los aeropuertos de Alicante, Valencia, Sabadell, Ibiza, Jerez, Sevilla, Melilla, Lanzarote, Fuerteventura, La Palma, A Coruña, Vigo y Cuatro Vientos. Las empresas deberán acreditar su solvencia demostrando experiencia como proveedor de servicios de control de tránsito aéreo de aeródromo o bien que disponen de personal de control con su licencia en vigor. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo