GARA > Idatzia > Ekonomia

Banku buruen milioitako sarien auzia ez dutela itxi dio Cameronek

GARA

Britainia Handiko Gobernuak ia bere osotasunean (%84) kontrolpean duen Royal Bank Scotland bankuko buruek milioi askoko hobariak edo aparteko sariak jasoko dituztenik oraindik ez dagoela argi adierazi zuen atzo David Cameron lehen ministroak. Izan ere, hainbat komunikabidek argitaratu dutenez, Stephen Hester bankuko kontseilari delegatuak 2,5 milioi libera jasoko ditu hobaritan. Beraz, Gobernuak bere hitza ez duela bete salatu du opozioak, erreskataturiko bankuetako buruek 2.000 libera baino gehiagoko hobaririk ez zutela jasoko adierazi baitzuen.

Gai horren gainean negoziatzen jarraitzen dutela baieztatu zuen atzo Cameronek eta bere nahia hobariak «txikiagoak» izan daitezela dela, baita bankuek zerga handiagoak ordain ditzatela ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo