PPk eta EAJk pentsioen gaineko akordioa lortzeko aukera dagoela adierazi dute
Pentsioen erreforma hitzartzeko negoziazioek aurrera jarraitzen dute Madrilen, eta atzo EAJk eta PPk adierazi zuten aukera badagoela gai honen gainean Gobernuarekin eta CCOO eta UGTrekin akordioa lortzeko.
GARA | MADRIL
Gobernu espainolak, CCOO eta UGT sindikatuek, eta patronalak pentsioen sistema aldatzeko bilerekin jarraitu zuten atzo, eta alde guztiek adierazi dute, batez ere Zapateroren Exekutiboak, bere asmoa dela legea ahalik eta talde politiko gehienekin hitzartu ahal izatea. Gai hau Toledoko Ituna delakoan eztabaidatua izan da azken urteetan, eta Gobernuak nahi du pentsioak murriztuko dituen bere egitasmoak haren babesa izatea.
Ildo horretatik, akordio bat lortuko den itxaropena agertu zuten atzo EAJk eta PPk, eta horretarako negoziatzen ari direla nabarmendu zuten.
Talde jeltzaleko iturriek Efe agentziari azaldu ziotenez, alderdi, Gobernu eta sindikatuek gai honen gaineko akordio orokorra lortuko duten ustea dute, eta gaineratu zuten «denak» horren alde lanean ari direla. Horrela, Lan Ministerioaren aldetik oraindik dei ofizialik jaso ez dutela onartu arren, aipatu zuten Valeriano Gomez ministroarekin gai honi buruz hartu-eman handia dutela.
Edonola ere, EAJko iturri horiek aipatu zuten zuhurtziaz jokatuko dutela, eta Gobernuak urtarrilaren 28an onartuko duen behin betiko lege egitasmoa ikusi arte itxarongo dutela jarrera finkatzeko. Aurreko astean, Emilio Olabarria EAJko kideak, bilera izan zuen CCOOrekin sindikatu honen proposamena zein den jakiteko.
Bestalde, Mariano Rajoy PPko buruzagiak adierazi zuen «aukerak» egon badaudela Gobernuak, alderdiek eta sindikatu eta patronalak akordio «global» bat lortzeko. Akordio horrek ez lioke pentsioen auziari bakarrik eragingo, lan-merkatuan, aurrezki kutxetan eta energia esparruan ere eragina izan beharko luke, Rajoyren iritzian.
Horrela erantzun zien PPko presidenteak, RNE irratian egindako elkarrizketa batean, CCOO eta UGT sindikatuek negoziazioetan parte hartzeko alderdiei egin dieten eskaerari. Rajoyk gaineratu zuen Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendezekin, hurrenez hurren CCOO eta UGT idazkari nagusiekin, hitz egin duela, eta azaldu zuen bere alderdiak «zentzuduna den edozer» babestuko duela.
Eguzki mostró ayer su adhesión a la huelga general convocada por ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE e Hiru para el próximo día 27, al tiempo que anunció su intención de promover un apagón «contra el tarifazo eléctrico».
En un comunicado, el organismo ecologista explica que ha decidido apoyar esta huelga porque desde el punto de vista medioambiental, de la salud pública, de la calidad de vida y, en definitiva, de la ecología, «hay muchas y poderosas razones para oponerse a las medidas que, a cuenta de la crisis, están tomando los gobiernos». Como ejemplo de esas decisiones, «siempre favorables al capital y perjudiciales para los ciudadanos de a pie», cita el «reciente y abusivo incremento de las tarifas eléctricas, el ya popularmente conocido como tarifazo». Por ello, entre las movilizaciones que tendrán lugar a lo largo de la jornada de huelga general, Eguzki promoverá un apagón de 19.00 a 19.30 horas.
Así, pide a los ciudadanos que ese día, en la citada franja horaria, apaguen las luces de sus casas, centros de trabajo o de ocio. «Son 30 minutos en los que con el simple gesto de desplazar los interruptores de la luz podemos manifestar nuestro hartazgo», destaca. GARA