GARA > Idatzia > Ekonomia

5.000 milioi euro

Arrakastaz kokatu ditu euroguneko erreskaterako funtsak lehen bonuak

Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsak (EFSF) «arrakastaz» kokatu zituen atzo bost urterako epemuga duten bere lehen bonuak, 5.000 milioi euroko balioa dutenak. Irlandaren erreskatea finantzatzeko erabiliko dute aipaturiko kopurua. EFSF-k ohar batean azaldu zuenez, 44.500 milioi eurorainokoa izan zen inbertitzaileen eskaera, eskaintzakoa halako bederatzi adierazten duen zenbatekoa, alegia. Jaulkipenak interes handia sortu zuen beraz, besteak beste, EFSF-k kostuaren %2,89 bere egin duelako. Erakundearen esanetan, Asiaren eskaera handia izan da, eta Japoniak bonu guztien %20 eskuratu ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo