GARA > Idatzia > Kultura

AIPAGARRIAK | ERAKUSKETA

Abian da Nontzefilmak, zinema eta animaziozko film laburren lehiaketa

Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak zinema eta animazioko film laburren lehiaketa on-line martxan jarri du dagoeneko, Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Gaia librea da eta lanak zinemakoak edo animaziokoak izan daitezke, eta azken honetan, animazio teknika guztiak onartuko dira. Aukeraketa batzorde batek hainbat film hautatuko ditu, ondoren aurtengo FANT jaialdian pantailaratzeko. Lanak aurkezteko azken eguna datorren otsailaren 25a izango da. Informazio osoa eskuratzeko, bisitatu www.nontzeberri.com gunea.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo