AIPAGARRIAK | BERTSOLARITZA
Afari batekin biribilduko du Kursaalek bihar ospatuko duten Bertso Eguna
Donostian bihar ospatuko den XLII. Bertso Egunak, kameleoia izango da ikurtzat, antzekotasunik badelako animalia honen portaeraren eta bertsolariaren jardunaren artean: narrastiak azalaren kolorea moldatzen du inguruaren baldintzetara eta bertsolaria ere horretan saiatzen da, saioaren baldintzetara moldatuz. Lehen ekitaldia 18.00etan izango da, Kursaaleko areto nagusian. Besteak beste, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Iker Zubeldia arituko dira oholtza gainean. 21.00etan berriz, afaria eta festa izango da Kursaaleko NiNeu jatetxean. Arrate Illaro, Jone Uria eta Itxaso Paia eta Gibelurdinek musika taldeak hasiko dute saioa eta Jokin Urangaren eta Iñaki Gurrutxagaren bertso jarriek emango diote amaiera.