Osatu berri den Natxo Monreal izango da berrikuntza bakarra
Ahalik eta aldaketa gutxien estutasunak urruntzeko
Gorritxoek bigarren garaipena erreskadan lortu nahi dute, azken hiru partidak galdu dituen Mallorcaren aurka.
OSASUNA -MALLORCA
Jon ORMAZABAL
Unerik eta aurkaririk aproposenaren aurka garaipenaren bidea berreskuratuta, eta Sadarren duen indarra baliatuta, denboraldian lehen aldiz Osasunak bi garaipen eskura ditzake erreskadan, gaur arratsaldean Mallorcaren aurka irabazten badu. Bide batez, orain arte gainean izan dituen estutasunak Balear uharteetara bidaliko lituzke talde gorritxoak. Printzipioz, Michael Laudrupen taldearen bisitak egokia dirudi helburu hori lortu ahal izateko, izan ere, mallorcarrak denboraldiko unerik txarrenean baitatoz Iruñera, azken hiru partidak galdu ostean -Atletico Madril, Real Madril eta Gijongo Sportingen aurkakoak-.
Gainera, nafarren gaurko aurkariak arazo asko ditu erasoan, Victor Casadesus lesionatuta baitago eta Osasunan aritutako Pierre Webo zigortuta. Sergi Enrich gaztea izango da Laudrupek gaurkoan jokatzeko moduan izango duen aurrelari peto bakarra. Realean aritutako Emilio Nsueren posizioa aurreratzea aukera bat izan daiteke, eta badaezpada harrobiko Abdon gaztea ere Iruñera etorri da. Estatistika bera ere itxaropenerako motibo bat izan daiteke, Mallorca behin bakarrik izan baita Sadarren irabazteko gai, iaz 0-1 Chori Castroren golarekin.
Bide berari jarraitu
Dena dela, aurkariaren ahulguneez arduratu beharrean, hobe du Osasunak bere buruaz arduratu eta iragan astean Real Madrilen aurka erakutsitako kemen eta intentsitate berarekin jokatzen saiatzea.
Maila hori emanda, eta beti aldamenean dituen zaleen babesarekin, gorritxoek ikusi dute edonor gainditzeko gai direla, eta neurri hori etxetik kanpo erakusteko aukera heltzen zaien bitartean, etxean izan duten sendotasuna -Bartzelonak bakarrik irabazi du aurten Iruñean- mantendu beharra daukate, arazotan ez sartzeko.
Ondo dauden gauzak ez direla aldatu behar dioen esaerari jarraituz, Camachok aldaketa bakarra egingo du hasierako hamaikakoan, eta ezinbestean. Damia kataluniarrak ezin du gaur Mallorcaren aurka jokatu Real Madrilen aurka denboraldiko bosgarren txartel horia jaso baitzuen. Haren lekua Natxo Monrealek beteko du, aste honetan bertan senda-agiria jaso duenak.
Gainerako hamar jokalariak madrildarren aurka gauzak horren ondo egin zituzten berberak izango dira. Are gehiago, taldeak iragan igandekoaren ahalik eta antzik handiena izan dezan, Jose Antonio Camachok ez ditu Asia Kopatik etorri berri diren Nekounam eta Masoud deialdian sartu, ekarri zituzten arazo fisikoak erabat osatuta dituzten arren.
Victor lesionatuta dagoenez, eta Webo zigortuta, lehen taldeko aurrelari peto bakarra du Laudrupek: Enrich gaztea. Nsue, posizioz aldatuta, eta harrobiko Abdon dira bere beste bi aukerak.
Asia Kopatik ekarri zituzten arazo fisikoak gainditu dituzten arren, taldeak aurreko astekoaren ahalik eta antzik handiena izan dezan, Camachok ez ditu Nekounam eta Masoud deialdian sartu.
José Antonio Camacho destacó en la previa que, pese a tener mucha menos repercusión mediática, los puntos en juego contra el Mallorca «tienen mucho más valor» que los que jugaron y consiguieron frente al Real Madrid el pasado domingo en Iruñea. «Los jugadores son conscientes de que estos puntos tienen mucho más valor que los que jugamos contra el Madrid. En casa estamos siendo un equipo muy fuerte y estos puntos son mucho más importantes por muchos motivos», señaló. «Afortunadamente, conseguimos los puntos cuando la mayoría de la gente no lo pensaba y ahora contra el Mallorca todo el mundo piensa que los vamos a conseguir y tenemos que luchar por ello».
El murciano agregó que, «física, táctica y estratégicamente sabemos y podemos, y ahora todo está en la mente. Es prácticamente imposible que haya la misma intensidad. La afición no es la misma, no son los mismos jugadores y no es el mismo técnico. Contra el Mallorca tenemos que luchar constantemente y es muy diferente», comentó el técnico rojillo en la rueda de prensa de Tajonar. GARA