GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Antolakunde berri bat: mobilizazioa eta ikusmina

Astelehenean ezker abertzaleak antolakunde politiko berriaren estatutuak aurkeztuko ditu jendaurrean, Bilbon, eta biharamunean haren izena jakinaraziko du. Asteazkenean, berriz, estatutu horiek Madrilera, Alderdi Politikoen Erregistrora, hain zuzen, eramango dituzte ordezkari abertzaleek.

Hedabideetan, tertulietan, eztabaidagai izaten da ezker abertzalearen erakunde bati legezkoa izatea dagokion ala ez. Alegia, herritar orok duen eskubide bat, hauteskundeetara aurkeztea eta nahi duen hautagaiari botoa ematea, ezker abertzaleari ba ote dagokion ala ez. Euskal gizartean, ordea, eztabaida horrek ez du ia lekurik; izan ere, herritar gehienek, hala nola herri honetako gehiengo politiko, sozial eta sindikalak ez dute zalantza izpirik, eskubideak agintarien gogoaren araberako dohainak ez direna. Euskal Herriko kaleek gaur bertan antolakunde berria legeztatzearen aldeko oihuak hartuko dituzte berriro ere, eta hilaren 19an oihu horiek bat egingo dute Bilbon, manifestazio batean.

Asteleheneko ekitaldian izateko asmoa agertu duten alderdi politiko, sindikatu eta gainerako eragileen kopurua ikusita, antolatzaileek Euskalduna jauregiko areto handiago batera aldatu behar izan dute ekitaldia, askoz jende gehiago sartuko den beste batera, hain zuzen. Ezin ukatu, beraz, erakunde horren aurkezpenak eragin duen ikusmin handia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo