GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

PROFESIONALAK

Cancellarak utziz gero, esprinterrek indarrak neurtuko dituzte Qatarko itzulian

GARA | BILBO

Egungo tropeleko esprinterrik azkarrenen arteko borroka ikusteko abagune paregabea izango dute zaleek sei etapek osatuko duten aurtengo Qatarko itzulian. Izan ere, gaur bertan probari ekingo diotenen artean, Tom Boonen, Mark Cavendish edota Stuart O´Gradyren mailako txirrindulariak ageri dira.

Halere, Qatarko proba lauek esprinerako gonbidapena luzatu arren, badira azken metro estuak ekiditen saiatuko diren ziklistak ere. Hala, Fillipo Pozzato, Juan Antonio Flecha, Edval Boasson Hagen, Heinrich Haussler eta batik bat Fabian Cancellara Qatarren hainbatean zakar jotzen duen haizeaz baliatzen saiatuko dira ihesaldien protagonista bihurtzeko.

Esprinean erabakiko diren etapetan, baina, Tom Boonenek eskain dezakeen maila ez da batere argia, txirrindulari flandestarrak arazo franko izan baitzituen iaz belauneko lesioaren ondorioz eta ikusteko dago zer egiteko gauza den. Halaber, Cavendishek HTC-Highroad talde indartsuaren babesa izango du, baita Bernhard Eisel austriarraren laguntza ere.

Gainerakoan, Francesco Chicchi, Theo Bos, Kenny van Hummel edota Graeme Brown txirrindulariak faboritoen hutsen bat aprobetxatzen ahaleginduko dira. Orotara hamasei talde arituko dia azken garaipenaren bila, FDJ, HTC - High Road, Lampre, Qick Step, Rabobank, Team Garmin, Team Leopard eta Katusha tarteko.

Qatarko itzuliak 2 kilometroko aintzin etapa batekin hasiko da, gaur bertan. Cancellara da etapa honetarako faboritoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo