GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Pello Urzelai 2011/2/3

NaBairen mataza

(...) politikaren gorabeherek beste abagune on bat eskaini diote NaBairi, proiektua berritu eta erronka berri bati heltzeko. UPNren barne zatiketak eta Nafarroako PPren sorrerak helburu berri bat jarri dute NaBairen esku: lehen indarra izateko erronkari heltzea. Gainera, aukera hori garai berri batekin uztartu da, bide politiko eta demokratikoen alde ezker abertzaleak egindako apustuarekin, borroka armatua desagertzeko bidean jarri duena. Azken batean, abertzale eta aurrerakoien artean indarrak biltzea errazten duen egoera.

Abagune honetan, ordea, ez da ongi ulertzen Aralarrek, EAJk eta independenteek EArekiko izan duten jarrera. Indar bilketari lehentasuna eman, eta, EArekin malgutasunez jokatu beharrean (...) Ez die balio izan EAko Batzar Nagusiaren konpromisoa Nafarroa Bairen aldekoa izatea: «2011-2015 legealdirako Nafarroako Parlamentuan eta Nafarroako udaletxeetan gure apustu instituzional bakarra Nafarroa Bai da». Ez da nahikoa izan Aralar, EAJ eta independenteentzat eta gutun bidez jakinarazi diote berehala ekingo diotela hauteskunde programa eta zerrendak osatzeari. (...) Funtsean, NaBain egotea eta ezker abertzalearekin lankidetza esparruak izatea bateraezintzat jo dute. Ezker abertzalearekin agerraldi bateraturik egiteari ere uko egitera behartu nahi izan dute EA. Noiz eta ETAren indarkeria desagertzeko bidean jarri den garaian, teorian abertzaleen arteko lankidetza esparruak indartu beharko liratekeen honetan edo Udalbiltza berpizteko aukera sor daitekeen honetan.

Aipatutako balizko bateraezintasuna oztopo gaindiezintzat jo dutenek aztertu beharko dute orain jokamolde horren ondorioak saihestu nahi zirenak baino okerragoak ez ote diren, baita NaBairen erronkarentzat ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo